Irakurtzea ez da beti jarduera isila izan behar. Izan ere, testu bat ozen entzuteak aldea eragin dezake irakurmena hobetzeko eta hizkuntza berriak ikasteko orduan. Testutik ahotserako aplikazioei esker (Text to Speech, TTS), gaur egun edozein testu audio natural eta eskuragarri bihurtzea posible da.

Sarrera honetan, KZgunetik testua ozen irakurtzeko aplikazio onenak gomendatzen dizkizugu; aproposak ikasleentzat, ohiko irakurleentzat eta hizkuntzak ikasten ari direnentzat.

Zergatik erabili testuak ozen irakurtzeko aplikazioak?

  • Irakurmena hobetzen dute: aldi berean entzuteak, irakurtzeak arreta eta erretentzioa indartzen dituzte.
  • Hizkuntzak ikasten laguntzen dute: ahoskera, erritmoa eta entonazioa ezagutzeko aukera ematen du.
  • Irisgarritasuna errazten du: tresna bikainak dira dislexia edo ikusteko zailtasunak dituzten pertsonentzat.
  • Denbora hobeto aprobetxatzen da: “irakurri” egin dezakezu oinez zauden bitartean, gidatzean edo beste lan batzuk egiten dituzun bitartean.

Testuak ozen irakurtzeko doako aplikazioak

  • ElevenReader: Adimen artifizialaren bidez bultzatutako testu-ahots (TTS) aplikazioa da. Edozein testu (artikuluak, PDFak, ePubak, dokumentuak edo itsatsitako testuak) audio bihurtzen du, oso ahots naturalekin. 32 hizkuntza baino gehiago onartzen ditu eta narrazio-abiadura zein estiloak doitzeko aukera ematen du; oso erabilgarria da hizkuntza bat ikasten ari zarenean ulermena lantzeko.
  • NaturalReader: Testu-ahots (TTS) tresna bat da, adimen artifiziala erabiltzen duena edozein testu ozen irakurtzeko, ahots nahiko natural eta errealistekin. Web bertsioan, mugikorrean edo nabigatzaile-gehigarri gisa erabil daiteke eta horrek malgutasun handia ematen dio.
  • Google Text-to-Speech: (Googleren ahots-zerbitzuak edo Googleren ahots-sintesiaren motorra) Androiden integratutako teknologia da, edozein testu ahalik eta ahots naturalenarekin bihurtzen duena. Funtzio hau irisgarritasun-tresna gisa diseinatu zen batez ere, baina oso baliagarria da hizkuntzak ikasten ari direnentzat edo pantailan agertzen dena entzunez irakurmena hobetu nahi dutenentzat.

Testu-ahotsa erabili aurretik: zaindu testuaren idazkera

Testu-ahots aplikazioak gomendatzean ia inork ez du hau azaltzen: entzuten denaren kalitatea testua nola idatzita dagoen araberakoa da erabat. Testu-irakurleek ez dute esanahia ulertzen eta ikusten duten horixe bera irakurtzen dute (adimen artifizialari esker egunetik egunera hobetzen ari bada ere).

Gaztelaniaz, hori oso garrantzitsua da, batez ere «ñ» letra edo tildeak dituzten hitzekin.

Aplikazio hauek IA (Adimen Artifiziala) txertatzen hasi dira eta teknologia hori gero eta aplikazio gehiagotan aurkituko dugu. Mundu berri honetarako prest egoteko, KZgunetik ikastaro hau gomendatzen dizugu: 

Adimen artifiziala, ChatGPT eta haren alternatibak