Mugikorrek goitik behera aldatu dute komunikatzeko, lan egiteko eta entretenitzeko modua; horregatik, garrantzitsua da gure gailua kargatuta eta erabiltzeko prest edukitzea. Kargagailu handiekin, motelekin eta erraz berotzen direnekin bizi gara aspalditik, eta horregatik fabrikatzaile askok teknoligia eraginkorrago baten aldeko apustua egin dute: GaN kargagailua.
Zer esan nahi du GaN kargagailu bat erabiltzeak
GaN kargagailu batek nitruro galio erabiltzen du ohiko silizioaren ordez, eta horrek osagaien tamaina txikitzea eta energia eraginkortasuna hobetzea ahalbidetzen dio. Hori, praktikan, honela laburbiltzen da: bero gutxiago, karga abiadura handiago eta gailu trinkoagoak. Nitruro galioa erdieroalea da, 90eko hamarkadatik LED eta Blu-ray irakurgailuetan erabiltzen dena. Silizio tradizionala baino eraginkorragoa da, eta komutazio azkarragoa, tentsioaren erabilera handiagoa eta bero galera askoz ere txikiagoa ahalbidetzen ditu. Horrela, GaN kargagailuak txikiagoak, arinagoak eta azkarragoak izaten ahalbidetzen du, potentzia berdina edo handiagoa emanez.
GaN kargagailuen abantailak
GaN kargagailuak, funtsean, korronte egokigailuak dira, eta material hori erabiltzen dute eraginkortasuna hobetzeko eta tamaina txikitzeko. Baina zeintzuk dira GaN kargagailu bat erabiltzearen onurak?:
- Eraginkortasun hobetua: kargagailu tradizionalak silizioan oinarritutako teknologiarekin fabrikatzen dira, eta horrek mugak ditu energia transferentziari dagokionez. GaN kargagailuak, berriz, modu eraginkorragoan tranferi daitezke, eta, hala, energia gutxiago galtzen da bero gisa.
- Tamaina txikia: txikiagoa egin daiteke etekinik galdu gabe, eta horrek tresna ezin hobea bihurtzen du bidaiatzeko edo etxean lekua aurrezteko.
- Karga azkarragoa: gailuak ohiko kargagailuek baino azakarrago kargatzen dituzte, gehiegizko berotu gabe potentzia maila altuagoak eduki baititzake, eta, beraz, denbora gutxiagoan energia gehiago sartzeko aukera ematen du.
- Kudeaketa termiko hobea: horrek esan nahi du bero gutxiago emititzen duela, eta, ondorioz, segurtasun handiago eta balio bizitza luzeago.
- Potentzia gehiago kargagailu bakar batean: potentzia handiko gailu bat baino gehiago karga ditzakezu aldi berean.
- Bateragarritasun handiagoa: GaN teknologiadun 100W kargagailu asko gailu mugikor ugarirekin bateragarriak dira.
Laburbilduz, hau kalitate handiko kargagailu bat da edozein gailu mugikor azkarrago, eraginkorargo eta iraunkorrago kargatzeko gai diren gailu mugikorretarako.

Sar ezazu zure iruzkina