Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur ostiral goizero bezala, Iñakirekin, KZguneko ikastaroetako ikaskidearekin, kafe bat hartzeko geratu naiz. Orduan Iñaki, kezkatuta nengoela konturatu da, eta zer gertatzen zitzaidan galdetu dit.
Instagrameko mezu bat iritsi zaidala kontatu diot, eta mezuak pasahitza aldatu dudala zioela, eta nik berez ez dut ezer ukitu.
Iñakik, berehala heldu zaidan abisua ikusi ahal izateko ezer ez ukitzeko aholkatu dit. Bidaltzailea “seguridad-insta-123 @gmail.com” faltsua zela ikusi ahal izan dugu: Instagramek beti bere domeinuak erabiltzen dituelako, eta sakatzeko botoiak datuak lapurtzeko tranpa baten itxura zuela ikusi ahal izan dugu. Horrelako iruzurrei phishing esaten zaie, eta honako urrats hauek jarraitzea komeni da:
- Lehenik, mezua ezabatu.
- Ondoren, app ofizialera joan eta egiaztapena bi urratsetan aktibatzea komeni da.
Eskerrak Iñaki gertu daukadan! Botoia ukitu izan banu, datu pertsonal guztiak lapurtuko zizkidaten. Orduan Iñakik, hurrengo aldietarako, igorlea berrikustea eta mezuak akats ortografikorik ba ote duen begiratzea gomendatu dit.
Horixe zen behar nuena! Iñakik emandako aholkuak apuntatu ditut eta hurrengoan tranpan ez erortzea espero dut. Oraindik ez badakizu mezu engainagarriak nola identifikatu, hitzordua eska dezakezu KZgunean eta lagunduko dizute.
Sar ezazu zure iruzkina