2026an euri asko egiten ari da, eta horrek uholde arazoak sortzen ditu, ondorioz, gero eta gehiago gara klimari begira gauden pertsonak. Gainera, iragarpen meteorologikoa jakiteko mugikorretarako aplikazio asko daude eskuragarri, eta horietako batzuk aurrez instalatuta daude.
Horregatik, gaur KZguneatik, InfoAgua doako aplikazioak, eremu arriskutsuenei edo urtegien egoerari buruzko informazioa ematen dizula jakinarazi nahi dizugu.
Datuak denbora errealean
InfoAgua ur baliabideei buruzko informazioa denbora errealean eskaintzen dizun aplikazioa da. Erreserba hidrikoa, emariak eta plubiometria kontsulta ditzakezu bisore kartografiko eta estatistikoen bidez.
Uraren kalitatea, eta urtegien egoera denbora errealean ikusteko aukera ematen dizu, guztia grafikoen bidez edo mapa batean. Glosarioi txiki bat ere badu, erabilitako termino teknikoekin, informazioa errazago uler dadin.
Urpean gera daitezkeen eremuak eta urtegien egoera
Gainera, InfoAguak mapa interaktiboen bidez uholde arriskuaren berri ematen dizu, arrisku eremuekin eta abisu hidrometeorologikoekin. Honela, teknikariek erabili ohi dituzten datuak eskura jartzen dizkizu. Adibidez, eremu bat 10, 100 edo 500 urtetan urpean gera daitekeen ikus daiteke.
Eredu estatistikoak dira, eta zure etxebizitza arrisku eremu horietako batean dagoen jakiteko aukera ematen dizute adibidez.
Aplikazioak Buletin Hidrologiko Nazionaletik zuzenean datozen datu ofizialak ditu. Doakoa da eta ez du publizitaterik.

Sar ezazu zure iruzkina