Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur, ostiral goizero bezala, Iñakirekin, KZguneko ikastaroetako ikaskidearekin, Yogako klasera joateko geratu naiz: egia esan, beti ondo etortzen da deskonektatzea eta ariketa pixka bat egitea, azkenaldian urduri samar nagoela.

Iñakik berehala ea zer gertatzen zitzaidan  galdetu dit, eta azaldu diot online transferentzia bat egin behar dudala bidaia ordaintzeko, eta ez dakidala nondik hasi.

Yogako klasearen ondoren KZgunetik pasatzea erabaki dugu, izan ere, Jonek, KZguneko gure hezitzaileak, beti ditu denetarako erantzunak. Iñakik, TikTok webgunean online bankako ikastaro berri bat dagoela ikusi zuen eta ikastaroa egitea niri ondo etorriko zitzaidala pentsatu du.

Jonek azaldu digunez, ikastaroan online bankaren ohiko kudeaketak egiten ikasten da: saldoa eta mugimenduak kontsultatzen, transferentziak, ordainagiriak, txartelen blokeoak eta desblokeoak eta askoz gehiago. Ordainketa metodoak ere azaltzen dira, besteak beste, “Bizum”, eta erabilera segururako zibersegurtasuna ere.

Horixe zen behar nuena! Eta orain transferentzia egiteko gai ikusten dut neure burua, baita beste gauza asko online egiteko ere. Jonek, orduan, beti bezain atsegin, edozein egunetan mugikorrarekin ordaintzen ikusten nauela esan dit, eta hori izango da transferentziaren ondorengo hurrengo helburua. Oraindik ez badakizu online banka nola erabili, hitzordua eska dezakezu KZgunean eta lagunduko dizute.

KZgunean zure zain gaude!