Ordenagailua mantso doa eta garbitu nahi duzu? Programa asko dituzu instalatuta eta ez dakizu nola hasi behar ez direnak ezabatzeko? Winhance tresna ezin hobea izan daiteke zuretzat. Aurrez instalutatutako aplikazioen garbiketa eta adimen artifizialeko funtzioak errazten ditu, espazioa eta abiadura berreskuratzeko aukera emanez.

Windows 10 eta 11n aurrez instalatuta dauden programen kopurua dela eta, Windows-en sistema eragilea erabiltzen dutenak ez daude oso gustura. Zenbait mugikor markarekin gertatzen den bezala, nahi ez dituzun jokoak, albiste aplikazioak eta tresnak dituen gailu bat duzu.

Winhance-ren funtzioak

Gehienoi gehien kostatzen zaiguna instalatuta datozen eta nahi ez ditugun aplikazioak desintalatzea da. Horregatik, Winhance bezalako tresnak Microsoft sistemaren garbiketa eta optimizazio lanetan laguntzeko sortu dira. Gainera, kode irekiko programa da, arina eta AA baliabiderik kontsumitzen ez duena.

Aplikazio honek garbiketa mota honetan esperientzia gutxi baduzu ere balio du, eskaintzen duen interfaze intuitiboari esker. Martxan jarri bezain laster, Windows-ek instalazio garbietan aurrez zehaztutako aplikazio guztiak aurkituko dituzu. Aplikazioak aukera ematen du programa bakoitza ezabatzeko edo desinstalazio masibo bat egiteko. Ohiko aplikazioez gain, Winhance-k adimen artifizialarekon lotutako tresnak ezabatzeko aukera eman du, Windows 11n sartu berri direnak.

Nola funtzionatzen du Winhancek?

Abantaila handienetako bat da ia ez duela lekurrik betetzen, eta ordenagailuan arrastorik utzi nahi ez badugu, bertsio instalagarri edo eramangarri bat du; gainera, ezin hobea da ordenagailuan ezer instalatu nahi ez baduzu.

  1. Aplikazioa instalatu: doakoa da eta bere web orritik egin daiteke.
  2. Ireki aplikazioa: irekitzean, ordenagailuan aurrez instalatutako aplikazio guztien zerrenda osoa agertzen zaizu.
  3. Markatu ezabatu nahi dituzunak. Candy Crush edo TikTok bezalako aplikazioak kentzeaz gain, barneko tresnak ere ezabatzen ditu, Cortana-ren edo AA-ren nobedadeak adibidez. Banan banan edo denak batera marka daitezke.
  4. Sakatu “Desinstalatu hautatuko elementuak”, eta Winhance-k ezabatu egingo du. Nahiz ez den zerbait ezabatuz gero, ezabatutakoa berriz instalatzeko botoi bat dago.

Tresna hau 20-30 GB garbitzeko gai da, berez, ordenagailua azkarrago abiatuko da aplikazio horiek ez dituelako kargatuko. Horrek RAM-aren erabilera txikiagoa eta nabigazio azkarragoa eragiten du.

Gehiaho sakontzeko eta zure gailuari ahalik eta etekin handiena ateratzeko, KZgunean “Android-en mantentzen-lanak. Luzatu zure gailuaren bizitza”. Zure mugikorraren edo tabletaren errendimenduan desberdintasuna markatuko duten trikimailu praktikoak, aholku erabilgarriak eta tresnak aurkituko dituzu. Anima zaitez ikastera, zure gailuari bizitza berri bat emateko.