KZgunetik pauso bat haratago ematera gonbidatzen zaitugu, zure informazioa podcast batean bihurtuz; modu eroso eta dinamikoan ikasteko edo ezagutza partekatzeko lagungarria izango zaizuna.
NotebookLM bezalako tresnen laguntzarekin, zure oharrak erraz bihur ditzakezu audio-eduki batean; errepasatzeko lagungarri izango zaizu, partekatzeko edo baita zure YouTube kanala sortzeko ere aproposa izan daiteke.
Sarrera honetan pausoz pauso nola egin erakutsiko dizugu.
Zer da NotebookLM?
NotebookLM Googlek garatutako adimen artifizialeko tresna bat da, zure dokumentuetatik (apunteak, PDFak, Google Docs, etab.) abiatuta edukiak sortzeko aukera ematen duena.
Bere funtziorik interesgarrienetako bat: laburpenak, azalpenak sortzeko eta dokumentu horiek guztiak podcast bihurtzeko duen gaitasuna da.
Nola sortu podcast bat?
Hiru urrats erraz hauek jarraitu:
-
Urratsa: Prestatu zure dokumentuak
Hasi aurretik:
- Bildu zure dokumentuak (ikasgaiak, artikuluak, ideiak… daukazun informazio guztia)
- Antolatu gaika
- Ezabatu informazio errepikakorra
Zenbat eta argiago egon zure apunteak, orduan eta hobea izango da azken emaitza.
-
Urratsa: Igo zure apunteak NotebookLMra
- Sartu NotebookLM-n: notebooklm.google.com
- Sortu “Notebook berria” > “Koadernoa”
- Gehitu informazio iturriak: Google Docs, PDFak, zuzenean itsatsitako testua… (gehienez 50 dokumentu igo ditzakezu)
Horrela, zure IA podcasta elikatzen duen informazioa optimizatu ahal izango duzu, akatsak murriztuz eta datu garrantzitsuenak nabarmenduz.
-
Urratsa: Sortu zure podcasta automatikoki
Joan “Audio laburpena” aukerara eta sakatu “Sortu”. Adimen artifizialak zure oharrak bi aurkezleren arteko elkarrizketa batean bihurtuko du, edukia audio formatu erakargarri eta entzuteko erraz batean egituratuz.
Zure apunteak podcast batean bihurtzeko jada ez da beharrezkoa estudio profesional bat edo ezagutza tekniko aurreratuak izatea. NotebookLM bezalako tresnei esker, minutu gutxitan informazioa eduki erakargarrian bihur dezakezu.
Sorkuntza erabilita ikastea gustatzen bazaizu edo adimen artifiziala modu errazean erabiltzen hasi nahi baduzu, KZguneako ikastaro hau abiapuntu bikaina da: Adimen artifiziala, ChatGPT eta haren alternatibak.

Sar ezazu zure iruzkina