Imajinatzen duzu ordenagailua kontrola ahal izatea etxetik kanpo zaudenean? Anthorpic-ek Dispatch sortu du, mugikorra PCrako urruneko kontrol gisa erabiltzeko aukera ematen duen funtzio berria. Idea nagusia da pertsona batek telefonotik zeregin bat bidaltzea eta geroago ordenagailuan berriz hartzea.
Tresna hau Claude Cowork-ekin lotuta dago: kasu honetan, AAren ardatza ez da soilik arrazonamendu ereduak edo erantzun onak sortzea, baizik eta bigarren mailan lan erabilgarria nola exakutatzea, gure etxetik kanpo beste lan batzuk egiten ari garen bitartean.
Zer da Claude Dispatch?
Dispatch Claude-ren mahaigaineko aplikazioan integratzen den trena da. Ez da soilik Adimen Artifizialeko aplikazio baten beste funtzio bat, mugikorraren eta ordenagailuaren arteko zubia da, urruneko kontrol gisa funtzionatzen du Claude Cowork-entzat, ordainpeko bertsioaren ezaugarri esklusiboa. Cowork ordenagailuan laguntzaile birtual bat edukitzea bezalakoa da, zure karpeten artean nabigatzen duena eta hizkuntza naturaleko komandoekin jarduten duena.
Claude-ren mugikorraren aplikaziotik, Dispatch atalera joan, egin nahi duzun jarraibidea idatzi (adibidez, ordenagailuaren mahaigaineko PDF bat Wordera bihurtzea) eta kito! Zeregina ordenagailuan egingo da, honen aurrean egon beharrik gabe eta piztuta egon beharrik gabe.
Hala ere, gogoratu behar dugu hori erabiltzeak bere arriskuak izan ditzakeela: Cowork prestatua dago kontu handiz ibiltzeko eta pauso bakoitzena baimena eskatzeko, baina funtzionamendu txar baten eraginpena egoteko arriskua dago, adierazi ez zaizkion fitxategiak ezabatzeko edo eskatu ez dizkiogun online ekintzak egiteko arriskua dago. Kasu horietan, ordenagailuaren aurrena ez zaudenez, ez daukazu egindako ekintzen kontrolik, akats baten ondorioz.
Dispatch nola aktibatzen den
Aktibazioa egiteko prozesua erraza da, baina lehenik eta behin Claude aplikazioa deskargatu behar dugu, bai ordenagailuan, bai mugikorrean. Erabiltzen hasi aurretik, bi gauza jakin behar ditugu:
- Konfiguratzeko bete behar diren baldintzak: Ordenagailua piztuta eta Claude aplikazioa irekita mantentzea.
- Jakinarazpen bat jasoko dugu zeregina osatuta dagoenean edo baliozkotzea behar duenean.
Aktibatzeko, prozesu honi jarraitu behar diogu:
- Ireki aplikazioa ordenagailuaren mahigainean.
- Sartu Cowork fitxan eta aurkitu Dispatch aukera ezkerreko alboko menuan eta sakatu “Hasi”.
- Nabigatzailean Claude luzapena instalatu behar dela, sistemako karpeta batzuetara sartzeko baimena eman behar dela eta aktibazioa egiten ari den bitartena ordenagailua ez dela itzaltzen edo eteten ziurtatu behar dela adierazten duen konfigurazioa abiaraziko da.
- Konfigurazioa amaitutakoan, sakatu “Konfigurazioa amaitu”. Hortik aurrera, ordenagailuan exekutatzen diren aginduak bidal ditzakezu mugikorretik.
Behin programa konfiguratuta, erabilera erraza da: idatzi behar duzuna eta Cowork-ek berak bakarrik egingo du. Erraz erabiltzen den arren, kontuan izan behar dugu gaizki funtziona dezakeeela, hala nola fitxategiak ezabetzea edo nahi ez diren onlineko ekintzak egitea, egindako lana eskuordetuta eta urrunetik exekutatuta baitago.

Sar ezazu zure iruzkina