Gaur, KZguneatik WhatsAppeko dituzun elkarrizketei ukitu pertsonalagoa nola eman erakutsiko dizugu Bitmoji ospetsuen bitartez.

Zer da Bitmoji bat?

Bitmojiak irudi pertsonalizatuen bidez komunikatzeko modu dibertigarria dira. Zeure buruaren edo zeure buruaren bertsio animatua bezala funtzionatzen dute, orrazkera, aurpegia edo arropa bezalako ezaugarriak aukeratuz diseina dezakezuna.

Behin sortuta, pertsonaia hori egoera desberdinetan agertzen da (agurtzen, barrez, haserre, etab. ) eta horri esker, emozioak modu bisualean adieraz daitezke WhatsAppeko elkarrizketetan.

Nola erabili Bitmojiak WhatsApp-en?

  1. Aukera: Bitmoji aplikaziotik

  1. Ireki Bitmoji aplikazioa.
  2. Bidali nahi duzun Bitmojia aukeratu.
  3. Sakatu “Partekatu”.
  4. Hautatu WhatsApp aukera.
  5. Aukeratu txata eta bidali.
  1. Aukera: Bitmoji teklatua erabiliz

  1. Instalatu eta konfiguratu Bitmoji teklatua zure telefonoan.
  2. Ireki elkarrizketa bat WhatsApp-en.
  3. Aldatu Bitmoji teklatura.
  4. Bidali nahi duzun avatarra hautatu.
  1. Aukera: Irudi gisa gorde eta bidali

  1. Ireki Bitmoji.
  2. Gorde Bitmoji bat zure galerian.
  3. Sartu WhatsApp-en.
  4. Bidali argazki baten moduan.

WhatsAppeko avatarak

WhatsApp-ak ere bere “avatarak” ditu, aplikazioan integratutako pertsonaia pertsonalizagarriak eta horiek automatikoki stickerrak sortzea ahalbidetzen dute, Bitmoji bezalako tresna externorik erabili gabe.

Nola erabili avatarak WhatsApp-en?

  1. Pausua: Zure avatara sortu

  1. Ireki WhatsApp.
  2. Sartu Ezarpenak atalean.
  3. Sakatu Avatar aukera.
  4. Hautatu “Zure avatarra sortu” aukeran.
  5. Pertsonaia pertsonalizatu (aurpegia, ilea, jantzia, etab.).
  6. Gorde aldaketak.
  1. Pausua: Zure avatara txatetan erabili

  1. Ireki elkarrizketa bat WhatsAppen.
  2. Sakatu stickeraren ikonoa.
  3. Sartu “avatarak” atalean.
  4. Aukeratu nahi duzun adierazpena (pozik, haserre, agurtzen, etab.).
  5. Bidali beste sticker baten moduan.
  1. Pausua: Profilaren argazki gisa erabili (aukerazkoa)

    Zure avatara profilaren irudi gisa ere erabil dezakezu:

  1. Joan “Ezarpenak” atalera WhatsApp-en.
  2. Sakatu zure argazkian.
  3. Hautatu “Avatara sortu” edo aldez aurretik dagoen bat erabili.

Gogoratu, KZguneatik WhatsApp-i buruz gehiago ikasi dezakezula modu errazean eta doan, gure ikastaroaren laguntzaz:

WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean