Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur, ostiral goizero bezala, parkera ibiltzera irten naiz, eta Iñakirekin, KZguneko ikastaroetako nire ikaskidearekin, topo egin dut. Egun zoragarria ari zuen, eta Iñaki, aldizkari bat irakurtzen ari zen. Oruan, udaberriko izpien azpian irakurtzea gustuko duela azaldu dit.
Guztiari buruz hitz egiten zuen aldizkari bat irakurtzen ari zen: gastronomia, osasuna, teknologia… eta lotara joan aurretik ditugun ohitura txarrei buruzko artikulu interesgarri bat irakurri berri zuela azaldu dit.
Orduan, argi urdinaren inguruan hitz egiten hasi zait. Mugikorretako pantailek igortzen duten argia da, gure ametsa oztopatzen duena. Gure garuna aktibo mantentzen du eta melatonina, loaren hormona, murrizten du.
Orduan, ni oheratzen naizenean, sare sozialak, bidaiak, jatetxeak… begiratzen hasten naizela kontatu diot. Iñakik, tarte horretan ez garela erlaxatzen azaldu dit, iristen zaizkigun mezuen artean, irakurtzen ditugun berrien artean… Eta lo egin aurretik egokiena hau dela:
- Wi-Fi eta datu mugikorrak itzaltzea, osasun mentala irabazten dugu atseden hobea hartzean, eta horrela, denetik deskonektatzen dugu.
- Gainera, Internetera konektatuta ez daudenez, hackerrek ezingo dizkigute datuak lapurtu. Dirudienez, goizaldean egiten dute lan, dispositiboak inolako zaintzarik ez duela aprobetxatuz.
- Eta amaitzeko, atsedena dela eta, mugikorraren bizitza luzatzen dugu.
Horixe zen behar nuena! Aholku hauen ondoren, lo egin aurretik, irakurtzeko ohitura berreskuratuko dut. Oraindik ez badakizu nola deskonektatu mugikorretik, hitzordua eska dezakezu KZgunean eta lagunduko dizute.
Sar ezazu zure iruzkina