Ordenagailua eguneratuta edukitzeak laguntza-eguneratzeak izateari utzi ondoren, kostu handia du gure aisialdirako PC bat dugun guztiontzat. ChromeOS Flex USB irtenbide berri bat da, Google gailu berregokituetan espezializatutako enpresa baten laguntzarekin atera duena. Sistema eragile hau Googlere hodeian oinarrituta dago, erabilerraza izateaz gain.

Bere helburu nagusia zabor elektronikoa saihiestea da, ordenagailu zaharrenak berreskuratzea errazten duen kit baten bidez.

Zertarako balio du ChromeOS Flex-ek?

ChromeOS Flex Googleren sistemaren eragilea da, Windows eta macOS sistema eragileak dituzten ordenagailu eta eramangarri mota guztien errendimendua eraldatu, modernizatu eta hobetzeko disenatuta dago. ChromeOS Flex erabilerraza, azkarra, segurua eta % 100 hodeian oinarrituta dago.

Funtzio nagusiak:

  • Ordenagailu zaharrak modernizatzea.
  • Malware erasoak saihestea.
  • Hodeiarekin lan egin edozein lekutatik.
  • Erraz instalatzen da, eta guztia Google-ren administrazio-kontsolatik kudeatzen da.
  • Ordenagailu zaharrei bigarren bizitza ematen die.

Windows edo macOS  ordenagailu eramangarri guztiek erabil dezakete ChormeOS Flex, baina ordenagailu guztiek ezin dute teknologia hori erabili, horretarako badaude aukera ematen duten ekipoak. Hori dela eta, Googlek zerrenda bat du, eta zerrenda hori eguneratuta dauka erabil dezaketen modelo guztiekin.

ChromeOS Flex konfigurazioa

Konfigurazioarekin hasi aurretik, gailua Googleren sistema eragilearekin bateragarria den egiaztatu behar dugu. Bateragarritasuna egiaztatu ondoren, konfigurazioari ekingo diogu.

  1. USB unitate bat izan behar duzu, eta han instalazio unitate bat sortuko dugu, ordenagailua konfiguratzeko. 8 GB-koa edo gehiagokoa izan behar du.
  2. Piztu ordenagailua, instalatzeko USBa entxufatuta egon behar da.
  3. Instalatu ChromeOS Flex gailuan.
  4. Konfiguratu eta erregistratu ChromeOS Flex gailua.
  5. Ongietorriko pantailan, sakatu Hasi aukera.
  6. Hasi pantailan, sakatu Probatu lehenik.
  7. Jarraitu pantailak adierazten dituen argibideei.
  8. Ordenagailuan saio hasiko du, eta behin betiko konfiguratzeko, saioa itxi behar duzu.
  9. Saioa hasteko pantailaren behealdean, sakatu Instalatu ChromeOS Flex.
  10. Instalazioa amaitutakona, gailua automatikoki itzaliko da.
  11. Gailua itzalita dagoela, kendu instalatzeko USBa.
  12. Piztu ordenagailua eta hasi ChromeOS Flex erabiltzen.

Eta kitto! Dagoeneko ez zara ondo dabilen ordenagailu batetik desegin beharko eguneratzeak jasotzeari utzi diolako bakarrik. Trikimailu erraz honekin, ordenagailua modu seguruan erabiltzen jarraitu ahal izango duzu.

Zure ordenagailu seguru eta erraz edukitzeko moduari buruz gehiago jakin nahi baduzu, hauxe da zure unea. KZgunean “Zure ordenagailua birus eta bestelako mehatxuetatik babestu” hitzaldia eskaintzen dizugu. Ez galdu egunerokotasunean ate asko irekiko dizkizun zerbait ikasteko aukera. Animatu informazioa eskatzera.