Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur, ostiral goizero bezala, etxeko lanak amaituta, albisteak tabletean irakurtzen eta Interneten nabigatzen hasi naiz. Orduan, gustuko nituen zapatila batzuk berriro ikusi ditut, baina, txartelaren zenbakia sartzeak beldur handia ematen dit.

Orduan, Iñakik, ea zein zapatila erosi nahi ditudan ez dudan erabaki galdetu dit. Saskian nituela esan diot, baina datu pertsonalak lapurtzeak gero eta beldur handiagoa ematen didala azaldu  diot.

Iñakik beti bezain lasai, bizitza ez zailtzeko aholkatu dit eta ea txartel birtualaren berri izan dudan galdetu dit. Txartel birtuala Internet bidez erosteko bakarrik sortzen duzun “fantasma txartel” bat bezalakoa dela azaldu dit.

  • Ezin duzu kalean galdu.
  • Saldoa zuk erabakitzen duzu: Erosteko dirua besterik ez duzu sartzen.
  • Erabateko segurtasuna: Zure ohiko txartel fisikoaren datuak ez dituzu sartzen, informazioa lapurtzeko arriskua murriztuz.

Mireni, bankuko nire kudeatzaileari, galdetzera joan naiz, eta bankuko app-an txartel birtual bat segundu batean sor nezakeela azaldu dit. Doakoa eta segurua da. Eta horrela txartel birtuala sortu eta erosketa baieztatu ahal izan dut.

Dagoeneko eskatuta daude! Nire datuak salbu daude eta nire zapatilak bidean. Oraindik ez badakizu txartel birtual bat nola sortu, hitzordua eska dezakezu KZgunean eta lagunduko dizute.

KZgunean zure zain gaude!