Maiatzaren 7an Pasahitzen Munduko Eguna ospatzen da, aitzakia ezin hobea une batez gelditzeko eta egunero erabiltzen duzun baina askotan bigarren mailan uzten duzun zerbait berrikusteko. Zure pasahitzak zure bizitza digitalaren defentsarako lehen lerroa dira, non mota guztietako datu pertsonalak gordetzen dituzun: inoiz pentsatu al duzu benetan seguruak diren?
Gaurko blogeko sarreran aholku erraz eta erabilgarriak emango dizkizugu zure pasahitzak seguruak izan daitezen eta zure datuen defentsa-lerro hori sendoa izan dadin.
Saihestu pasahitz sinpleak
Nahiz eta zuretzat abantaila izan, ziur egon ez zaizkizula ahaztuko, gauza bera gerta daiteke zure datuak lapurtzen saiatzen denarentzat. “123456”, “password” edo datu pertsonalak (datak, izenak, etab.) oso erraz asma daitezke.
Horren ordez, sinboloekin eta zenbakiekin jolastu: zuretzat zentzua duen esaldi bat sortu eta zenbakiekin eta sinboloekin konbinatu. Adibidez, erraz gogoratzen den esaldi bat pasahitz askoz seguruagoa bihur daiteke aldaketa txikiekin.
Ez berrerabili pasahitzak
Zure kontu guztietarako pasahitz bera izatea praktikoa izan daiteke, baina zure datu guztiak eskuratzeko arriskua ere biderkatzen du: zure kontuetako bat arriskuan badago, gainerako guztiak agerian geratzen dira. Hemen, pasahitzen kudeatzaileak zure aliatu handi bihur daitezke, gako seguruak gordetzeko eta sortzeko aukera ematen baitizute, guztiak buruz ikasi behar izan gabe. KeePassXC, Bitwarden eta 1Password dira kudeatzaile erabilienetako batzuk.
Egiaztapena bi urratsetan aktibatu
Ahal den guztietan, aktibatu egiaztapena bi urratsetan. Sisema horrek segurtasun-geruza gehigarri bat gehitzen du; izan ere, pasahitza sartu ondoren, kode gehigarri bat bidaliko dizu zure mugikorrera edo postara, saioa hasi ahal izateko. Horrela, norbaitek zure pasahitza lortzen badu ere, ezingo da erraz sartu zure kontuan.

Sar ezazu zure iruzkina