Gaur egun gailuen artean artxiboak partekatzeko modu asko daude, baina argazkiak, bideoak eta dokumentuak pasatu nagi ditugunean, lana zaildu egiten da, normalean gehiegi pisatzen dutelako. Hala ere, badago lana errazten duen aukera bat: LocalSend, fitxategiak tranferitzeko orduan arazoak saihesten dizkigun doako eta kode irekiko tresna bat da.

LocalSend plataforma anitzeko doako aplikazioa da, erabilerraza, eta ez du Interneteko konexiorik behar fitxategiak edo mezuak gertuko gailuekin partekatzeko sare lokal baten bidez.

LocalSend-ren ezaugarriak

Gailu bakoitzaren fitxategien artean sinkronizatzeko bi gailu konektatzeko ohitura dugu, baina ez da beti espero bezala ateratzen, leku arazoengatik edo artxibo motagatik. LocalSend irtenbide ona da gailuen artean fitxategiak partekatzeko. Hauek dira ezaugarri nagusiak:

  • Multiplataforma: Windows, macOS, Linux, Android, iOS, iPadOS eta FireOS sistemetarako dago eskuragarri.
  • Lokalean funtzionatzen du, kanpoko zerbitzarien mende egon gabe. Konexiorik gabe funtzionatzen duenez, datuak ez dira zuer sare lokaletik ateratzen.
  • Doakoa, iragarkirik gabe eta arakatzailerik gabe.
  • Kode irekikoa: edonork sor dezake bere bertsioa.
  • Segurua: muturretik mutirrerako zifratzeak bermatzen du informazioa partekatzen duten pertsonek bakarrik ikus dezaketela informazioa.
  • Fitxategiak zure WiFi sarearen abiaduran tranferitzeko ahalmena. Banda-zabalaren mugarik gabe.
  • Erraz erabiltzeko interfazea.
  • Hizkuntza askotan itzulita dago.

Nola funtzionatzen du LocalSend?

Aplikazio honek aukera ematen du edozein dokumentu gailu batetik bestera mugitzeko. Biek bete behar duten baldintza bakara da WiFi sare berera konektatuta egotea. Horretarako, hau besterik ez duzu egin behar:

  1. Aplikazioa bi gailuetan ireki.
  2. Ireki ondoren, beheko menuan hiru aukera egongo dira: jasotzea, bidaltzea eta doikuntzak. Aukeratu “Bidali” aukera transferitu nahi duzun fitxategia duzun gailuan.
  3. Sakatu “Jaso” aukera fitxategia jasoko duen gailurako.
  4. “Bidali” menuan fitxategiaren formatua aukeratu.
  5. Hautatu zer gailutara bidali nahi duzun gertuko zerrendan.
  6. Azkenik, sakatu “ Transferentzia onartu”.

Oinarrizko erabileraz gain, LocalSend aukera gehiago eskaintzen ditu:

  • Sortu helburuko karpeta bat: ‘Doikuntxak’ aukeran, hautatu fitxategiak non gorde nahi dituzun.
  • Autoabiaraztea: aplikazioa gailua piztean has daiteke, adibidez, ordenagailuan.
  • Karpeta osoak tranferitzeko gai da.

Fitxategiak tranferitzeko kable eta metodo konplexuak ahaztu nahi badituzu eta modu errazean egin nahi baduzu, KZgunean “Informatika hodeian. Ezagutu zer den hodeia” ikastaroak ditugu arrez aurreko eta bidekonferentzia bidezko formatuetan: ikasi hodeiaren abantaila guztiak aprobetxatzen eta egin zure egunerokotasuna digitala askoz ere erosoago. Animatu probatzera!