Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur, ostiral goizero bezala, Iñakirekin, nire KZguneko ikastaroetako kidearekin, kafe bat hartzeko geratu naiz. Atzo ilobak, WhatsAppeko mezu bat bidali zidala kontatu diot, eta mezuaren bukaeran, katu besarkatu batzuk eta bihotz batzuk agertzen zirela azaldu diot.

Iñakik emotikono edo sticker bat ote zen galdetu dit, eta nire ustez ez zen emoji bat, nire mugikorrean ez baitzen agertzen. Iñakik berehala sticker bat dela azaldu dit, eta gorde dezakedala edo neure stickerrak sor ditzakedala azaldu dit.

Sticker bat bidali didaten lehen aldia izan da, eta Iñakiri ea nola sortzen diren galdetu diot.

  • Lehenik eta behin, stickerrean agertzea nahi duzun argazkia eduki behar duzu, eta ondoren, beheko emotikonoan sakatu.
  • Eranskailuaren ikonoan jo behar duzu, eta pantaila berrian “Sortu” sakatu. Zure telefonoaren galeriara sartuko zara argazkia aukeratzeko.
  • Automatikoki, ertzak detektatuko ditu eta beharrezko ebakia egingo du. Testua gehitu ahal izango duzu, tipografia aldatu, kolorea…
  • Gordetzeko beheko ikonoa sakatu eta non gehitu nahi duzun erabaki beharko duzu.

Behin stickerra WhatsAppen bidaltzeko prest dagoela, elkarrizketan sartu behar duzu, emojiaren ikonoan sakatu, gero eranskailuan eta stickerra agertuko zaizu. Stickerra sakatuta mantentzen baduzu, berriro editatu edo ezabatu dezakezu. Eta bidaltzeko, emojiekin bezala: ukitu eta listo.

Bai dibertigarria! Nire lehen stickerra bidali dut eta orain badut gehiago sortzeko lana! Oraindik ez badakizu stickerrak WhatsAppen nola sortu, hitzordua eska dezakezu KZgunean eta lagunduko dizute.

KZgunean zure zain gaude!