Imajinatzen duzu zure dokumentu eta eskakizun ofizial guztiak APP berean izatea? Bidaiatzea zoazenean, NANa, pasaportea, osasun txartela, bisa eta banku-informazioa APP berean izatea, eta, gainera, mugikorretik dokumento ofizialak une batean sinatzeko aukera izatea? Edo zure telefono linearen kontratua segundo gutxitan kudea dezakezula?EUDI Wallet-ekin, European Digital Identity Wallet, hori guztia jasota eta eskuragarri izango duzu edozein unetan, modu seguru eta ofizialean.

Zer da EUDI Wallet?

EUDI Wallet zorro digital bat da, eta Europar Batasuneko herritar gisa duen nortasun informazioa gordetzen du. Kide diren herrialde guztientzat balio duen sistema bat da. Helburua da identifikazioa erraztea, bai Interneten, bai mugikorretik, tabletetik edo beste gailu batzuetatik.

Sistemak teknologia aurreratuak erabiltzen ditu, hala nola kriptografia eta autentifikazio biometrikoa, zure segurtasuna eta pribatutasuna babesteko. Diru-zorroan dokumentu digitalak gorde ahal izango dituzu, hala nola NANa, pasaportea edo gidabaimena.

Halaber, Europar Batasun osoan legezko balioa duten kontratu elektronikoak sinatzeko aukera emango du. Gainera, zerbitzu publikoetara eta pribatuetara jo ahal izango duzu, eta herrialdeen arteko izapideak azkarrago egin ahal izango dituzu, gero eta dokumentu fisikorik erakutsi gabe.

50 erakundek baino gehiagok parte hartzen dute EUDI Walleten garapenean. Horien artean daude gobernuak, administrazio publikoak eta mugikortasunaren eta ordainketa digitalen sektoreetako enpresak.

Nola funtzionatzen duen Europako diru zorro digitalak

EUDI Wallet-en funtzionamendua zorro digitaleko gainerako sistemen oso antzekoa izango da. EUDI Wallet izateko honakoa egin beharko duzu:

  1. Deskargatu aplikazioa mugikorraren aplikazio dendaren bidez.
  2. Zure nortasuna egiaztatu aplikazioan, dokumentu ofizial baten bidez (NAN elektronikoa, pasaportea, etab.).
  3. Egiaztaturiko kredentzialak gordetzen hasi: gidabaimenak, ziurtagiri akademikoak, osasun txartelak, bankuko xehetasunak…
  4. Zerbitzu digitalak ere eskuratu ahal izango dituzu, hala nola: banku kontuak ireki, kontratuak sinatu, osasun edo hezkuntza zerbitzuak publikoetara sartu, maileguak eskatu.

EUDI Wallet-en helburuak

Gaur egun, proba pilotuak egiten ari dira alderdi hauek estaltzeko:

  • Zerbitzu publikoetarako sarbidea: pasaportea edo gidabimena eskatu.
  • Banku kontu bat irekitzea: zure informazio pertsonala behin eta berriz emateko beharra ezabatuz.
  • SIM erregistroa: SIM txartelen kontratuen indetitate egiaztatzea.
  • Gidatzeko lizentzia digitalak: gidatzeko lizentzien biltegiratzea.
  • Kontratuak sinatzea: dokumentuen sinadura digitalak sortzea.
  • Mediku errezeten erreklamazioa: mediku preskripzioaren xehetasunak ematea.
  • Nortasun digitala: dokumentu fisikorik gabe bidaiatzea edo ordaintzea.
  • Hezkuntza ziurtagiriak: diplomak, tituluak eta ziurtagiriak eskuragarri uneoro.

EUDI Wallet-ekin, agur esan nahi diegu baimenen eta ziurtagiri ofizialen tramite amaigabeei, eta gure baimen eta identifikatzaile guztiak ondo zainduta baina behar ditugunerako eskuragarri izateko zailtasunari.

Interneten modu seguruan eta konplikaziorik gabe ordaintzen ikasi nahi baduzu, KZguenean justu behar duzuna dugu. Ezagutu gure “Erosketa eta oridainketa segurua Interneten” ikastaroa. Bertan, zure datuak eta erosketak konfiantzaz babesteko paraktika onenak erakutsiko dizkizugu. Animatu eta eskatu informazioa!