Smartphonea berrabiaraztea oso gutxitan egiten dugun ekintza da, izan ere, geroz eta autonomia handiagoa duten mugikorrak merkaturatzen dituzte.
Hau honela, gaur KZguneatik aholku berri batekin gatoz; zure mugikorra berrabiarazteaz ez ahaztea. Hau egiten ez baduzu, zibererasoak eguneroko arazo bihur litezke, eta errendimenduaren onura guztiak ez dituzu aprobetxatuko. Baina zenbatero egin beharko zenuke, askotan egiten dugun galdera da.
Appak exekutatzeko denbora behar badu edo mugikorra motel badoa, agian gehiagotan egin beharko zenuke, baina benetako abantailak lortzeko, garrantzitsua izan daiteke mugikorraren xehetasunak jakitea.
Gailuaren errendimendua hobetu
Gailua berrabiarazteak bi helburu nagusi ditu; mehatxuei aurre egitea eta mugikorraren errendimendua hobetzea. Atseden txiki bat ez emateak eragina izan dezake baterian, sistema eragilean eta potentzian.
- Zure telefonoa erregulartasunez berrabiarazi beharko zenuke moteltzea saihesteko, RAM memoria zaintzeko edo zibererasoak saiesteko.
- Mugikorrak malwarez infektatu daitezke, eta noizean behin telefonoa itzaltzeak arazo hori eragotz dezake.
- Maiz berrabiarazteak metatutako akatsak saihesten ditu, baliabideen kontsumo handia gelditzen du eta errendimendua hobeto kudeatzen du.
Gailu zahar bat baduzu, egunero berrabiarazi beharko zenuke, baina gaur egungo smartphone berri bat bada, astean behin egitearekin nahikoa izan daiteke.
Mugikor berrienek, konfiguraziotik, gailutik aktibatzen den berrabiarazte automatikoa eskaintzen dute. Horrela, ekintza hau lo zaudenean aplikatzen da eta bateriarentzat ere, onuragarria izan daiteke.
Bigarren planoan irekita geratzen diren edo behar bezala ixten ez diren prozesuak daudenean, erroreak sortzen dira, eta berrabiaraztea irtenbide posible bat da. Mugikorra berrabiarazteak ez ditu fitxategiak eta aplikazioak ezabatzen edo erabilera inpaktua murrizten. Exekutatzen ari den guztia ixten du eta RAM memoria erabat garbitzen du.
Eguneraketak garbiketa digitalerako irtenbide egokia dira, zenbait malware mota saihesteko edo prozesuan dauden hackeoak eteteko.

Sar ezazu zure iruzkina