Ez da erraza egunero ordu asko ordenagailu aurrean lan egitea. Egun osoa dokumentuen artean nabigatzen aritzeak denbora asko galtzea eragiten du, eta, horregatik, Stream Deck-ekin irtenbidea dugu: produktibitatea hobetzeko tresna.

Stream Deck kontrol panel pertsonalizagarri gisa funtzionatzen du, eta komandoak, zuzeneko sarbideak eta ekintzak botoi bat ukitu hutsarekin exekutatzeko aukera ematen du. Horrek prozesu konplexuak arintzen ditu.

Zer da Stream Deck bat?

Stream Deck izenaren atzean streamer jarduerarako gadget bat ezkuratzen da, gailu txiki batean erralizazio mahia moduko bat baitugu, baina modu sinple, zuzen eta erraz batean.

Kontrol panel txiki bat da, botoi desberdinez osatuta, eta lasterbideak eslei dakizkieke. Komando bakoitzak zuzenean erakutsiko dizu esleitu diozun programaren ikonoa. Baina ez du aukera hori bakarrik; baliabideekin sortzeko, programa edo fitxategi baten funtzio jakin batzuk aktibatzeko aukera ere ematen dizu.

Zure audientziarekin interakzioan aritzeko era erabilgarria da, botoiak aurrez zehaztutako erantzunak bidaltzeko konfigura dezakezulako, baita gif-ak esleitzeko ere. Baina hemen ez da guztia amaitzen: bideoa editatzeko tresna gisa ere erabil daiteke teklei funtzioak esleituta moztea, kopiatzea edo itsastea inoiz baino errazagoa bihurtuz.

Aipatutako guztiaz gain, Stream Deck etxeko beste gadget konektatu batzuekin bateragarria da. Beraz, Philips Hue edo Nanoleaf bezalako teknologiekin lotu daitezke, gela bat edo zure etxe osoa pultsazio bakar batekin kontrola ahal izateko.

Nola funtzionatzen du Stream Deck batek?

Stream Deck USB kable baten bidez konektatzen da ordenagailura, eta ezin hobeto integratzen da software bateragarriekin: Windows, macOS, PlayStation, Xbox… Gainera, zuzeneko transmisioko softwarearekin ere bateragarria da, hala nola OSB Studio, XSplit edo Streamlabs-ekin, besteak beste.

Konfigurazioa egiteko, haren webgunera sartu behar duzu, eta instalatu behar duzun gailu motarako software espezifikoa deskargatu. Gailuan instalatu eta exekutatu ondoren, modu fisikoan duzun Stream Deck berak erakusten duen interfaze bat izango duzu. Konektatu ondoren, botoi bakoitza nahi den ekintzarekin pertsonaliza daiteke, interfaze intuitibo eta erabilerraz bat eskainiz. Horrek aukera ematen du zure konfigurazioak sortzeko eta zure behar espezifikoetara egoitzeko.

Stream Deck baten abantailak

  • Sarbide azkar eta erraza: gehien erabiltzen diren funtzio eta komandoetarako berehalako sarbidea botoi bat ukitu hutsarekin.
  • Pertsonalizazioa: botoi bakoitzean edozein ekintza eslei daiteke.
  • Produktibitatea hobetzen du: zereginak modu eraginkorragoan eta etenik gabe egin ditzakezu.
  • Bateragarritasuna: aplikazio eta gailu ugarirekin bateragarria.

Fitxa eta mezu elektroniko artean galtzen zara oraindik? Ez utzi teknologiak beldurtzea KZgunean “Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi” ikastaroa dugu, non sarearen funtsezko gauzak menderatu eta erraz komunikatu ahal izango zaren. Esploratzen eta ikasten hasteko zure unea da