Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur goizean, autokarabanaz egingo dugun bidaiarako behar genituen azken gauzak erostera atera naiz eta Iñakirekin, KZguneko ikastaroetako nire ikaskidearekin, topo egin dut.
Orduan, autokarabana alokatu dugula eta oporretara goazela kontatu diot. Egia esan, aspalditik nenbilen probatu nahian, KZgunearen Youtubeko kanalean hitzaldi bat ikusi nuen, eta azkenean animatu egin gara.
Hitzaldia kanpatzeko eta autokarabanan bidaiatzeko app-ei buruzkoa zen. Orduan, Iñakik, zuzeneko hitzaldiren bat galtzen badu, ondoren ikusi ohi duela esan dit, eta behar ditudan aplikazioak ea instalatu ditudan galdetu dit. Nik dagoeneko, dena prest daukat, eta gehien erabiliko dugun appa park4night izango da, app honetan, gaua pasatzeko erabiliko ditugun gune gehienak aurkitu ditut.
- Inguruan gaua igarotzeko leku seguruak bilatzeko aukera ematen du. Puntu bakoitzak zerbitzuei, kokapenari, argazkiei, iritziei eta abarri buruzko informazioa du. App-ak gainera, autokaraba gune batzuetan erreserbatzeko aukera ere ematen dizu.
- Eta app Camping car park instalatu dut horretarako. Webguneari buruzko informazio osoa dauka: prezioa, zerbitzuak, argazkiak… Erregistratu eta kreditu-txartela gehitu behar da erreserba ordaindu ahal izateko.
Jonerekin “Erosketa eta ordainketa segurua Interneten” ikastaroa egin genuenez, jada ez dut beldurrik ordainketa egiteko.
Iñaki bidaiatzeko gogoz geratu da, eta hurrengoan ni arduratuko naiz autokarabanaren erreserbaz, eta bera, nora joan eta bidaia antolatzeaz.
Lagunarteko bidai polita izan daiteke! Oraindik ez badakizu autokarabanan bidaiatzeko zein app deskargatu, hitzordua eska dezakezu KZgunean eta lagunduko dizute.
Sar ezazu zure iruzkina