Bizum erabiltzen baduzu, hau izugarri gustatuko zaizu: maiatzaren 18an NFC bidezko ordainketa aktibatu zen denda fisikoetan, Apple Pay edo Google Pay-rekin bezala, txartelik edo esku dirurik erabili beharrik gabe.

Gero eta gehiago dira Bizum bidezko ordainketa erabiltzen dutenak, baina aukera hori online dendetan bakarrik zegoen eskugarri. Prozesua erraza denez, gero eta gehiago erabiltzen da egunerokoan. Bizum dirudien baino sistema konplexuagoa da, Espainako finantza erakunde gehienak konektatzen ditu eta direktorio gisa jarduten du, non telefono zenbaki bakoitza IBAN ezizen gisa erabiltzen den.

Ordainketa Bizum Pay-rekin

CaixaBank, Banco Sabadell eta Bankinter-en bezeroak izango dira Bizum ordainketak denda fisikoetan egin ahal izango dituzten lehenak; ondoren, gainerako baku erakundeetara iritsiko da.

Horrela, hemendik aurrera Bizum-ekin ordain daiteke, mugikorraren zorro birtualean txartel bat konfiguratuta eduki beharrik gabe. Baldintza bakarra bete behar da: contactless ordainketetarako NFC aukera aktibatuta izatea.

Jakina denez, Bizum telefono mugikorreko zenbaki bati eta banku kontu bati lotuta dago, ez du kreditu edo zordunketa txartelik behar erabiltzeko eta, beraz, sistema horrekin ez da inoiz partekatzen bankuko informazio saltokiarekin. Horrela,  ordainketak berehala egiten direnez, saltokiak oridainketa segurtatzen du. Ordainketa mota hori ez dago komisioetatik salbuetsita, beraz, Visa edo Mastercard sistema tradizonalen antzekoa izango da. Gainera, saltokiek ez dute saltokiko terminalik aldatu beharrik izango, banketxeek berek gaitzen baitute funtzio hori pixkanaka.

Nola funtzionatzen du Bizum Pay?

Erabiltzaileek Bizum erabili ahal izango dute denda fisikoetan, beste txartel bat izango balitz bezala, zuzenean bankuko aplikaziotik edo Bizum Pay izeneko zorro digitaletik. Zorro hori pixkanaka ezarriko da, eta beste ordinketa metodo batzuk sartzeko aukera emango du, adibidez, banku txartelak. Ordainketa egiteko jarraitu beharreko pausoak hauek dira:

  1. Desblokeatu mugikorra Androiden kasuan edo sakatu bi aldiz alboko botoia iOS sistemaren kasuan.
  2. Ordainketa egiteko Bizum Pay modalitatea aukeratu.
  3. Gailu mugikorra TPVra hurbildu.

Une honetan, Bizumek 39 erakunde ditu aitxikita, handienetatik hasi eta sortu berri diren beste batzuetara, hala nola Bunq, Revolut… Zerbitzua apurka apurka emango da soltokietan eta bankuetan, beraz, erabiltzaile eta denda fisiko guztiek ez dute aktibo izango lehen egunetik.

Kezkarik gabe erosi nahi duzu Interneten? KZgunean “Erosketa eta ordainketa segurua Interneten” ikastaroa dugu, aurrez aurreko eta bidekonferentziaz eskuragarriak. Ikasi mundu digitalean konfiantzaz mugitzen eta eman hurrengo pausoa gaur bertan!