Adimen artifiziala gero eta tresna garrantzitsuagoa bihurtu da zibersegurtasunerako. Okerrak azkar detektatzeko duen gaitasunari esker, batzuetan oharkabean pasatzen diren akatsak identifikatzen lagun dezake. Hau honela, Anthropicek garatutako IA, Claude Mythos, segurtasun informatikoa garatzeko helburuarekin sortu da.

Mythosek, hainbat sistema eragiletan eta web nabigatzailetan, hamarkada bat baino gehiago iraun duten eta oharkabean pasa diren akatsak identifikatzea lortu du. Orain, Adimen artifizial guztietan bezala, garrantzitsua da AAak tresna ahaltsuak eta erabilgarriak direla jabetzea, eta funtsezkoa da horiek arretaz erabiltzea eta asmo txarreko erabileren gaineko arriskuak kontuan hartzea.

Akatsak identifikatzea

Adimen artifiziala “eragile adimendun”-en garapenaz arduratzen den informatikaren adarra da, hau da, ingurua hautemateko eta helburuak lortzeko erabakiak hartzeko gai diren sistemak dira.

  • Pertzeptzioa: Adimen artifizialak funtzionatzeko lehenengo pausoa testuingurua hautematea da. Kameren, mikrofonoen edo mugimenduzko sentsoreen bidez, esaterako.
  • Prozesamendua: Ingurua hauteman ostean, informazioa prozesatu behar du. Hori algoritmoak eta eredu matematikoak erabilita egiten da.
  • Erabakiak hartzea: Informazioa prozesatu ondoren, erabaki egin behar du. Adibidez, aurretiaz finkatutako arauen bidez edo ikasketa automatikoaren bidez.
  • Ekintza: Azkenik, Adimen artifizialak bere erabakiaren gainean ekin behar du. Hori modu askotan egin daiteke, besteak beste, gailu fisikoen kontrolaren bidez edo beste sistema batzuekiko komunikazioarekin.

Oraingoz, Mythos enpresa, erakunde eta gobernu talde txiki batera mugatuta dago. Halaber, konfidentzialtasun osoz egiten da.

Anthropic-ek hedapen estrategia kontrolatua du, eta gehiago zabaldu aurretik, sistema ezberdinetan ahalik eta akats gehien identifikatu eta zuzentzera bideratua dago.

Garrantzitsuena Adimen artifiziala arduraz erabiltzea da. Gaiari buruz gehiago jakiteko, KZguneko “Adimen artifiziala, ChatGPT eta bere alternatibak” ikastaroan itxarongo zaitugu