Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur, ostiral goizean, Mirenekin, KZguneko nire ikaskidearekin, topo egin dut eta familian egin berri duten bidaiari buruz galdetu diot.

Orduan, primeran egon direla  kontatu dit, leku ederrak bisitatu dituztela, eta interesatzen zaizkidan gauza batzuk erakutsi behar dizkidala.

Azkenean kafe bat hartzeko geratu gara, eta bidaiarako instalatu dituen bi app erakutsi dizkit: “Closca water” eta “Flush”. Iturriak eta komunak aurkitzeko dira, taldeko batek erakutsi zizkion, eta primeran etorri zaizkio. Egun osoa kanpoan eman dutenez, asko erabili dituzte.

  • “Closca water” iturriak aurkitzeko da, eta erabiltzeko oso erraza da. Kokalekua onartzen baduzu, automatikoki inguruko iturriak erakutsiko dizkizu.
  • Zerrendan ez dauden iturri berriak ere gehitu ditzakezu. Iturria mapan non dagoen sakatu eta datuak bete behar dituzu. Sortu ondoren, “Closca” balidatzeaz arduratuko da.
  • “Flush” komunak aurkitzeko da. Hurbiltasunaren arabera edo zerrenda moduan ikus ditzakezu. Eta gainera, zerrendan ordaindu beharrekoak diren, elbarrientzat egokituta dauden… ikus dezakezu.
  • Informazioan sakatuz gero, Mapsera eramango zaitu, nola iritsi jakiteko.

Eguna etxetik gertu pasatzen ari garenean ere erabili ditzazkedan bi app-ak apuntatu ditut, eta gure inguruko komun eta iturri asko agertzen dira ere. Tarte bat hartzen dudanean, instalatzen hasiko naiz, biak doakoak dira eta Play Storen daude.

Orain bidaiatzeko prest nago! Oraindik ez badakizu aplikazioak zure smartphonean  nola instalatu, hitzordua eska dezakezu KZgunean eta lagunduko dizute.

KZgunean zure zain gaude!