Instagramek funtzio berri bat gehitu du, izan ere, historian lehen aldiz, feed-aren argitalpenak modu erabat librean berrantolatu ahal izango dituzu.

Eguneratze berri honek, sare sozialaren sormen kontrola eskaintzen du, eta pertsona bakoitzaren lehentasun estetiko, pertsonal edo komertzialen arabera, zein eduki erakusten den lehen aukeratzea ahalbidetzen du.

Sare sozialak, profilak lan tresna eta portfolio digital gisa nabarmendu nahi ditu. Edukia nahaietara ordenatu daitekeenez, askoz errazagoa da proiektu eta lankidetza garrantzitsuak nabarmentzea, etorkizuneko proiektuen aurrean inpresio hobea eragiteko.

Aukeratu zein eduki agertzen den lehenengo

Tresna berri honen funtzionamendua bere sinpletasunagatik nabarmentzen da, aplikazioaren ukipen interfazean guztiz integratuta baitago.

  • Profilaren ordena aldatzeko, nahikoa izango da edozein argitalpen sakatuta edukitzea, “Berrantolatu laukia” aukera berria aukeratzea eta irudia edo bideoa nahi duzun kokalekuraino arrastatzea.
  • Aldez aurretik finkatutako argitalpenak eta reel-ak aldaezinak izango dira profilaren goiko aldean, eta aurkezpen finkoko lehen lerro bat izango da, beheko aldaketetan eraginik jasango ez duena.
  • Profilaren diseinua dinamikoa bihurtzen da, eta irudi publikoa freskatzeko aukera ematen du, iraganeko lana ezkutatu, ezabatu edo berriro argitaratu behar izan gabe.
  • Adibidez, hemendik aurrera, tutorialak, hainbat zatitan banatutako istorioak edo lehen sakabanatuta geratzen ziren ondoz ondoko argitalpenak, modu intuitiboan biltzea oso erraza izango da.
  • Bestalde, bere garaian oharkabean igaro ziren argitalpen zaharrak berreskuratzeko aukera ematen du, jarraitzaile berriek erraz deskubritu ahal izan ditzaten.

Aldaketa hori, eduki sortzaileentzat aldaketa handia da, baita markentzat eta beren profilaren barruan ordena bilatzen duten erabiltzaileentzat. Estetikatik haratago, berritasunak, marketinerako aurrerapena eskaintzen du.

Eman izena “Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak” ikastaroan eta ikasi istorio dibertigarriak argitaratzen eta partekatzen, eta ezagutu gustuko dituzun profilak eta jarraitu haiei buruz ezer ez galtzeko.