Gaur KZgunean, Android mugikorrean agertzen den bitxikeria bat dakarkizugu: kolore-puntu txiki bat pantailaren goiko aldean. Berdea, laranja edo urdina izan daitekeena…

Oso garrantzitsua da bere funtzioa ezagutzea.

Zer esan nahi dute puntu horiek?

Aplikazioren bat zure gailuaren osagai “sentikorrak” erabiltzen ari denean agertzen dira adierazle horiek:

  • Mikrofonoa: Puntu laranja edo berde batekin erakusten da.
  • Kamera: Oro har, puntu berde batekin adierazten da.
  • Kokapena: Gailu batzuetan beste kolore edo ikono batekin ager daiteke.

Bere helburua denbora errealean app bat baliabide horietara sartzen ari dela jakinaraztea da eta Androiden bertsio berrietan sartutako pribatutasun-hobekuntzen parte dira.

Adierazle horiei esker, jakin dezakezu aplikazio bat kamera edo mikrofonoa erabiltzen ari den eta konturatu gabe eman dituzun baimenen erabilera okerrak detektatu ditzakezu, zure informazio pertsonalaren gaineko kontrol handiagoa izan dezakezu.

Zer egin puntua agertzen bada?

Adierazle horietako bat zuk ezer ireki gabe agertzen bada eta zein aplikazio erabiltzen ari den egiaztatu nahi baduzu:

  1. Jakinarazpenen barra beherantz irristatu
  2. Berrikusi zein app dagoen aktibo adierazten duen oharra
  3. Joan Ezarpenak > Pribatutasuna > Sarbidea kudeatzeko baimenak atalera.

Atzera bota ahal izango dituzu baimenak, beharrezkoa iruditzen bazaizu.

Zure Android mugikorraren goialdeko kolore-puntuak tresna baliagarriak dira zure pribatutasuna babesteko. Gogaikarria izan beharrean, aplikazio bat gailuaren funtzio sentikorrak noiz erabiltzen ari den jakiten laguntzen dizute.

Erne egon adierazle horiei eta berrikusi zure aplikazioen baimenak aldizka, zure mugikorraren erabilera segurua bermatzeko.

Mugikorra eta zure informazio pertsonala babesteko moduari buruz gehiago ikasi nahi baduzu, KZgunean segurtasun digitaleko ikastaroak eskaintzen ditugu.

Zibersegurtasuna eta pribatasuna sarean

Ikastaro honen bidez, urratsez urrats, zure gailuen pribatutasuna konfiguratzen, balizko arriskuak identifikatzen eta Interneten modu seguruan nabigatzen irakasten dizugu. Lasaitasuna irabazteko eta egunerokoan zure ezagutza digitalak hobetzeko modu on bat da.