Gaur egun, zibereraso gehienak pasahitza lapurtzen digutelako gertatzen dira; horregatik, inoiz baino garrantzitsuagoa da gure datuak modu seguruan babestea.
Pasahitz estatikoetan oinarritutako segurtasun-protokoloak ez dira metodorik fidagarrienak gure segurtasuna mantentzeko;beraz, hainbat zerbitzuetan saioa hasteko metodo alternatiboak erabiltzen hasteko garaia da.
Gaurko sarreran, lapurretaren baten biktima ez izateko pasahitzen alternatiba batzuei buruz hitz egingo dugu.
Has gaitezen bada!
Faktore anitzeko autentifikazioa
Modu hau erabiltzen badugu, bi egiaztapen-faktore edo gehiago behar dira aplikazio edo web zerbitzu batean sartzea lortzeko. Metodo hau erabiltzen baduzu, pasahitz bat ez ezik, beste datu bat ere eskatuko dizu sesioa irekitzekosegurtasun-geruza bat erantsiz: zure posta elektronikora edo telefonora bidaltzen den kode bat sartu beharko duzu, galdera sekretu bati erantzun beharko diozu edo zure hatz-marka eskaneatu beharko duzu.
Sare sozialen bidezko egiaztapena
Metodo honek aplikazioetan edo web-orrietan saioa hasteko aukera ematen dizu, profil bat konfiguratu beharrik gabe. Zure Facebook, Twitter edo beste sare sozial bateko kontuarekin sartu ahal izango zara, eta automatikoki profil bat sortuko zaizu datu berberekin. Metodo hori erabiltzen baduzu, zailagoa izango da sartzeko pasahitza ahaztea.
Azterketa biometrikoa
Metodo honek zure datu biometrikoak erabiltzen ditu; gogoratu datu horiek bakarrak direla. Beraz, egiaztapen-protokolo seguruenetako bat izan daiteke. Datu biometriko gisa konfigura ditzakezu, baldin eta zure gailua bateragarria bada, aurpegiaren azterketa, hatz-marka, begi-ninia ezagutzea eta, kasu batzuetan, ahotsa ezagutzea. Gaur egun, aplikazio askok erabiltzen dute teknologia hori.
Erabilera bakarreko kodeak
Kode hauek gako dinamiko gisa ere ezagutzen dira, eta oso erabilgarriak dira pasahitzak buruz ikasi behar ez izateko. Kode hauek digitu batzuek osatzen dituzte: aplikazio edo web orri batera sartu nahi duzun bakoitzean. Sortzen diren kode hauek erabilera bakarreko gakoak dira.
Segurtasun fisikoaren gakoa
Modu hau gailu fisiko bat da, aplikazio edo web zerbitzuetan saioa hasteko. Metodo hau PIN bakarrarekin erabiltzen da. Gailu hau USB edo Bluetooth konexioaren bidez konektatzen da. Behin gailua ordenagailura konektatuta daukazunean, honek gako bat sortzen du saioa hasi ahal izateko.
Sar ezazu zure iruzkina