Gogokoenak WhatsAppen aplikazioaren funtzio berria da, eta pertsona eta taldeak gogokoen artean markatzeko aukera emango dizu. Joan den apirilean, WhatsAppek “WhatsAppeko iragazkiak: funtzio berria” ezarri zuen elkarrizketak modu intuitiboagoan ordenatzeko, ezer gal ez dezazun. Eguneratze horrekin WhatsAppek hiru iragazki sortu zituen, baina igarri genuen, litekeena zela iragazki berriak sartzea. Eta hala egin du, Gogokoen iragazkia gehitu du aplikazioan.
Funtzio honekin, berehala aurkituko dituzu gehien axola zaizkizun pertsonak eta taldeak deien erlaitzaren goiko aldean eta txaten iragazki aukera gisa. Horrela eskura izango dituzu beti, nahiz eta kronologikoki hitz egin duzun azkenak ez izan.
Nola gehitu kontaktu Gogokoenak WhatsAppen
Txaten pantailatik, hautatu “Gogokoenak” iragazkia eta aukeratu kontaktuak edo taldeak han.
Deien erlaitzetik, jo “Gehitu gogokoena” eta aukeratu zure kontaktuak edo taldeak.
Zure gogokoak konfiguraziotik ere kudea ditzakezu. Joan zaitez Ezarpenak menura> Gogokoak > Gogokoei gehitu. Hor bertan ere, berrantola ditzazkezu nahi dituzunean zure gogokoenak.
WhatsAppen funtzio berri honek nahiko erabilgarria dirudi. Sarrien hitz egiten duzun kontaktuetarako sarbide azkarra errazten du, eta, gainera, zure gogokoak erraz antolatzeko eta kudeatzeko aukera ematen dizu. Zuk zer uste duzu, erabiltzen hasiko zara?
Sar ezazu zure iruzkina