Gaurkoan eguberritako zorion agurrak sortzeko webgune eta app zerrenda batekin gatoz. Goazen ikustera zeintzuk diren:
Canva
Webgune hau eta bere appa eguberritako txartelak diseinatzeko oso aproposa da. Berak dituen milaka txantiloiei esker zorion agur digitalak sortu ditzakezu, ondoren Whatsappez edo posta elektronikoz bidaltzeko, baita inprimatu ere, ondoren postaz bidaltzeko. Aukeratu zure diseinu gustukoena, erantsi testua edo/eta argazki kuttunenak edo hausarta bazara sortu zure diseinua hutsetik. Ez zaitez geratu zure eguberri postala bidali gabe, ilusioa egiten du eta bat jasotzeak.
Jib jab
Aurrekoaren moduan appa eta webgunea ditu. Sortu bideo edo argazki muntaiak familiako eta lagunen aurpegiekin, elfo, bizar zuri, elur-orein… bihurtuko dira eta eguberri abestien erritmora dantzatuko dute. Muntaia egitea oso erraza eta intuiziozkoa da, muntaia aukeratu, zure argazkietatik aurpegiak aukeratu, laukiratu begi eta ahoa eta jarri dantzan!
Xmas dance
JibJaben antzerako appa da, kasu honetan agertoki, dantza eta musika ezberdinak topatuko ditugu eta oso dibertigarriak dira hauek ere. Bideoa sortzeko modua antzekoa da: bizar zuri eta elfoen artean hautatu, zure galeriatik argazkia aukeratu eta pertsonaiaren buruan sartu. Ondoren eszenatokia eta dantza aukeratu, galeria zabala du, eta gorde bideoa edo zure lagunekin partekatu.
Elf yourself
Bideo muntaietan zaharrena eta ezagunena da honakoa. Jarri dantzan zure lagunak eta familiakideak elfoaren gorputzean. Bost elfo ezberdin sortu ditzakezu, familia guztia dantzan jarri ahal izateko edo kuadrila. Eszenatoki ezberdinak topa ditzakezu, hondartza, rantxerak abesten, elur bola batean, break dance dantzatzen…
Touch note
Webgune honetan gure Eguberri postalak diseina ditzakegu eta jarritako helbidera bidali. Diseinu aukera zabala du, hauetan argazki pertsonalak ipini daitezke, atzeko aldean agurra idatziz eta seilu berezi bat idatziz. Aukera honek duen alde txarra dohakoa ez dela da, postal inprimatuak koste bat du, 3€ ingurukoa.
Sar ezazu zure iruzkina