Azken urteotan, internet ezinbesteko tresna bihurtu da askorentzat, eta eguneroko jardueretan lagun gaitzake, hala nola erosketak egiten edo gure banku-laburpenak kontsultatzen.
Gero eta gailu gehiago konekta daitezke sarera; horregatik, garrantzitsua da sarearen mehatxuak eta arriskuak ezagutzea. Gogoratu beti kontuz ibili behar dugula teknologia erabiltzen dugunean, eta kontuz ibili internet bidez partekatzen ditugun datuekin.
Gaurko sarreran zibersegurtasunaren kontzeptuak argituko dizkizuegu.
Aurrera ba!
Pasahitzak: web orrietan sartzeko edo erregistratzeko erabiltzen ditugun gakoak dira. Letra, zenbaki eta karaktere bereziek osatzen dituzte, zenbat eta konplexuagoak orduan eta seguruagoak.
Informazio sentikorra edo pribatua: datu pribatuak edo isilpekoak dituen informazioa da. Beti babespean izan behar ditugun datuak.
Pantaila blokeatzea: gailu guztiek pantaila blokeatzeko aukera dute, gurekin zerikusirik ez duten pertsonak sar ez daitezen. Hainbat blokeo mota daude: patroia, gakoa, PIN, aztarna digital bat edo aurpegia ezagutzea.
Segurtasun-kopia: gure artxiboen kopia bat da (irudiak, bideoak), hodeian edo informazio digitala gordetzeko balio duen gailu batean gordetzen dira kopiak, behar ditugunean berreskuratzeko.
Antibirusa: gailuetan izan ditzazkegun mehatxuak detektatzeko ezinbesteko programa da. Mehatxuak detektatu ondoren ezabatu egiten ditu. Oso garrantzitsua da eguneratuta edukitzea.
Suebakiak: suebaki gisa ezagutzen diren tresnek internetera konektatzen garenean egiten ditugun konexioak aztertzen dituzte, eta gure gailuentzat arriskutsuak izan daitezkeenak eragozten dituzte. Beraz garrantzitsua ere.
Erantsitako fitxategia: posta elektronikoarekin batera deskargatzeko datorren fitxategia edo dokumentua. Kontuz ibili behar dugu, postaren jatorria ezezaguna bada edo posta arraroa bada, ez dugu deskargatu behar.
Ingeniaritza soziala: zibergaizkileek gu engainatzeko erabiltzen duten estrategiari horrela deitzen zaio. Modu desberdinak erabiltzen dituzte gure konfiantza lortzeko helburua beti gure datuak lortzea izango da. Beraz kontuz ibili behar da, erabiltzen dituzten estrategiak sinesgarriak direlako.
Phishing: zibergaizkileak posta elektronikoaren bidez beste pertsona edo erakunde baten itxura hartzeko erabiltzen duten teknikari horrela deitzen zaio. Kontuz ibili behar da, gehinetan posta bidez mezu alarmistak bidaltzen dizkigute lehenbaitlen ekintzaren bat egiteko. Posta elektronikoan esteka faltsua jartzen digute, benetazko orrialdea dela uste dezakegu eta gure datuak sartu.
Smishing: phising-aren teknika bera da, baina kasu honetan zibergaizkileek testu mezuak edo SMSak erabiltzen dituzte iruzun egiteko.
Vishing: horrela deitzen da zibergaizkileek gu engainatzeko telefono deia erabiltzen dutenean. Askotan, gure gailuen sistema eragilearen zerbitzu teknikoa direla esaten digute. Gezur honekin gure ordenagailuan sartzen dira. Gogoratu, gure sistema eragilearen arazoak eguneratzeen bidez konpontzen dira, inoiz ez deien bidez.
Sar ezazu zure iruzkina