Laster atsedenaz gozatzeko udako egunak iritsiko dira eta sare sozialetan informazioa partekatzeko asmoa baldin baduzu, gaur KZguneatik, arduraz erabiltzeko modurik hoberenak gomendatu nahi dizkizugu.

Beste gauzen artean, zer publikatu eta zer ez den publikatu behar jakitea, egin baino lehen bi aldiz pentsatzea, edo zure pribatutasuna konfiguratzea gomendatuko dizugu.

Zure esperientzia partekatu

Gaur egun gero eta gehiago zarete zuen esperientzia eta nola pasatzen ari zareten sare sozialetan partekatzea aukeratzen duzuenak. Hala ere, arriskurik gabe eta modu zuzenean erabiltzeko gomendio batzuk kontuan izan beharko zenituzke.

  • Hasteko, zure sare sozialean beste pertsona baten argazkia igo baino lehen, argitalpenarekin ados dagoen ala ez galdetu. 14 urtetik beherakoen kasuan, bere gurasoei galdetu.
  • Zure kokalekuaren informazioa ematen baduzu, lapurrek zure etxea hutsik dagoela jakin dezakete.
  • Tiket edo hegazkineratze txartelak ez argitaratu, datu pertsonalak dituztelako.
  • Argitaratu aurretik, zure profila nork ikus dezakeen pentsatu; izan ere, zuk argitaratukoaren kopia egin dezakete. Zure informazioa zuk nahi duzun pertsonak bakarrik ikusteko, sare sozialaren ezarpenak berrikusi.

Zure pribatutasuna osatu

  • Wifi publikoetaz ez fidatu eta, sare sozialak erabili behar badituzu, pasahitzak ez jarri, informazio konprometitua ez partekatu, bankura ez sartu eta Internet bidez ez erosi. Honela, beste pertsonek ez dituzte zure datu pertsonalak ikusiko.
  • Ordenagailu partekatuetan lan egin behar baduzu, nabigatzaileko ezkutuko leihoa erabili, zure pasahitzak ez gorde eta bukatzen duzunean, ireki dituzun saio guztiak itxi.
  • Zure aparailuari blokeoa kentzeko klabea edo patroia erabili eta segurtasun kopiak egin.

Sare sozialetan publikatzen den informazioa, zuk jakin gabe, hirugarren pertsonek ikus dezakete. Izan ere, zure informazioa ikus dezaketen pertsonek, beraien profiletara nortzuk sar daitezkeen aukeratzen baitute; lagunak, lagunen lagunak edo mundu guztia. Ondorioz, zure informazioa norekin partekatzen duzun kontrolatuta duzula uste baduzu ere, batzuetan informazioren kontrola galdu daiteke. Beraz, informazioa partekatu baino lehen, pertsona guztiek ikustea nahi duzun ala ez pentsatu beharko duzu.

Sare sozialen batera elkartu bazara eta bertan segurtasunez nabigatu nahi baduzu, eman izena Zibersegurastuna eta pribatasuna sarean” ikastaroan KZgunean.