Azken urteotan, Internet ezinbesteko tresna bihurtu da asko eta askorentzat, eta bidelagun izan dezakegu eguneroko jardueretan, hala nola erosketa egiteko edo gure bankuko kontu-laburpenak kontsultatzeko.

Gero eta gailu gehiago konekta daitezke sarera. Gaur egun, interneten mehatxu asko dauzkgu: birus informatikoak, iruzurrak, datu pertsonalen usurpazioa…

Horregatik gaur, zibersegurtasuna kontzeptuaren  oinarrizko definizioez hitz egingo dizuegu blogean, erabiltzaile kontzientziatu eta ziberseguru bihurtuz.

zibersegurtasuna

  • Birusak: ordenagailu bat kaltetzea, espiatzea edo gure datuak lapurtzea helburu duen programa da. Birusek gure gailuen funtzionamendu normala aldatzen dute. Batzuk, gainera, ekipo batetik bestera hedatzeko diseinatuta daude. Birus batzuk hautemanezinak dira; beste batzuek, berriz, kalte larriak eragin ditzakete edo sistema baten errendimenduan eragin negatiboa izan dezakete. Birus bat ez da inoiz kaltegabetzat hartu behar eta neurririk hartu behar ditugu deusesteko.
  • Antibirusa: edozein mehatxu detektatzen duen programa, birusak bezala, eta gure gailutik ezabatzen duena. Gailuak kanpoko mehatxuetatik babesten laguntzen digu. Eguneratuta eduki behar da, behar bezala babes gaitzan, baita birus berrienetatik ere. Ezinbestekoa gailu informatikoetan.
  • Suebakia edo firewall: Interneten nabigatzen dugunean eta web orri batean sartzen garenean, bien arteko konexioa ezartzen da. Suebakiak konexio horiek aztertzen ditu, guretzat arriskutsuak direnak blokeatuz.
  • Eguneratzea: bai gailuak eta bai programak aldizka eguneratu behar dira, eguneratze horiek ezinbestekoak dira. Eguneratzeekin akatsak eta segurtasun-arazoak konpontzen dira. Beraz, gailuak edo programa batek eguneratze bat proposatzen dizun bakoitzean, ez izan zalantzarik, egizu.
  • Hacker: gure gailuetara asmo maltzurrez sartzen den norbait. Asmoa banku-datuak lapurtzea izaten da, kontuetara sartzea. Beraz gure gailuetara sartzea debekatu behar diegu horretarako neurriak hartuz.
  • Phishing: metodoari horrela deitzen zaio, zibergaizkileek gure datu pertsonalak lortzeko erabiltzen dute, hala nola pasahitzak, banku-datuak, kontu-zenbakiak… eta nola lortzen dute? Konfiantzazko erakundeetatik pasarazten dira, hala nola, gure Bankua, Correos, etab. Terminoa ingeleseko “fishing” hitzetik dator (arrantza ingelesez), horixe da, azken batean: erabiltzaile zuhurtziagabeak aurkitzea, engainuen bidez haietaz aprobetxatzeko.
  • Pantaila blokeoa: oso garrantzitsua da gure gailuek pantaila blokeo bat izatea, horrela, norbaitek gure gailua hartuko balu ezingo luke sarte blokeoa jakin gabe. Gaur egun, gailu gehienek hainbat blokeo mota dituzte: patroia, pina, pasahitza, hatz-marka eta baita aurpegi-errekonozimendua ere.

Gustatuko al litzaizuke sareko mehatxuak eta arriskuak ezagutzea? Badakizu nola babestu zure burua? Zatoz “Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean” kurtsora eta inork ez dizu garraztuko interneten ibiltzearen esperientzia.