Sarrera berri honetan WiFi eramangarria izan eta bertara konektatzeko izan ditzakegun aukera dezberdinez hitz egingo dugu. Modu honetan, konexioa izango dugu konektatu ezin garen toki horietan eta, gainera, WiFi sare publikoetan konektatzea ekidin dezakegu, gure pribatutasunerako ez seguruak izan daitezkeelako.
Oraingoan, WiFi eramangarria izateko bi moduz hitz egingo dizugu eta, honela, gure gailuak konektatu ahalko ditugu: tablet, ordenagailu eramangarria, Kindle…
KZguneatik gomendatzen dizugu…
Gure bidaia Espainia edo Europar Batasunaren barnean bada, gure operadore telefonikoak ez digu kostu gehigarririk erantsiko gure datuak erabiltzeagatik. Herrialdetik ateraz gero, Roaming-a aktibatu beharko dugu, EB-aren barruan ez diguna gasturik gehituko.
Bestetik, kontuan izan behar dugu gure mugikorreko datu tarifak giga nahiko ote dituen egin behar dugun online lan hori egin ahal izateko. Gaur egungo tarifekin ez dugu arazorik izango gure intentzioa nabigatzea bada, baina baliteke giga nahikorik ez izatea fitxategiak deskargatu edo elkarbanatu nahi ditugun dokumentu batzuk zama haundia badute. Gomendagarria da geratzen zaizkigun datuak bistan izatea atsekabeak ekiditeko, hilaren amaierara heltzeko giga nahiko ez izateagatik. Datu hauen irakurketa erreala gure operatzailearen app-aren bidez lortuko dugu, gure erabiltzailearekin sartuz.
Europar Batasunetik kanpo bidaiatzekotan bagara, hiru aukera dezberdin ditugu:
- Gure betiko SIMa erabiltzea. Operatzaileek EBetik kanpoko herrialdeetarako tarifa bereziak izaten dituzte ezarria. Komenigarria da hauen inguruan informatzea itzuleran nahigaberik ez izateko.
- Aurreordaintutako SIMa erostea helmuga herrialdean. Aukera interesgarriena da, hau lortzeko salneurri baxuagoak izaten direlako. Hala ere, gerta liteke helmugako herrialdean aurreordaindutako txartelik ez saltzea turistei edo iraunkortasun bat eskatzea. Bidaiatu aurretik honen inguruan informatzea interesgarria da.
- SIM internazionala erostea. Aurrez erosi eta etxean jasoko dugun txartela fisiko edo digitala izan daiteke. Kontuan izan behar dugu zein herrialdetara bidaiatu behar dugun, izan ere herrialde batzuetan behar genitzakeen datuen kostea oso altua izan daiteke eta.
Nola bihurtu gure mugikorra router batean
WiFi eramangarria izateko bi proposamenen artean modu hau da errazena. Gure smartphonea router WiFi batean eralda dezakegu, gure gailuekin kablerik gabe kontaktu ahal izateko seinalea bidaliz.
Bai Androidek bai iOSek smartphonaren konfiguraketaren barnean sistema hauek dakartzate:
Konfiguraketa Androiden
Telefonoaren “Doikuntzak” atalean sartuko gara, barnean “Sareak eta Internet” aukeratzean “Interneta Partekatu” topatuko dugu. Fabrikatzailearen arabera, izen desberdinak izan ditzakete: sare edo konexio menuen barruan aukera bilatu.
Pantaila berrian, sarearen izena pertsonalizatu eta sarbide punturako pasahitz seguru bat sortu ahalko ditugu. Ziurtatu pasahitz seguru bat sortzen duzula, izan ere, sortzen dugun seinalea inguruan ditugun gailu guztiek topa dezaketenez, pasahitz erraz bat izango bagenu asmatu egin lezakete eta gure sarera konektatu ahalko lirateke (gure datu tarifatik kontsumituz).
Ondoren, “Internet partekatua erabili” aukera aktibatuko dugu edo fabrikatzaileak aipatzen duen izena, izan ere Androiden marken arabera izen hauek alda daitezke.
Konfiguraketa iPhonean
Kasu honetan errazagoa da: “Sarbide puntu pertsonala! atalean sakatuko dugu “Doikuntza” aukeren hasieran. Pasahitza konfiguratu ahalko dugu baina ez digu baimenduko izen aldaketa egitea (gure iPhonearen izena izango da). Sarea prest egongo da “Besteei konektatzea baimendu” aukera aktibatuz gero.
Sortutako WiFi sare eramangarrira konektatu
Gure gailuaren WiFi sareen zerrendaren barnean sarearen izena bilatuko dugu eta “Konektatu” sakatuko dugu. Pasahitza eskatuko digu, sortu duguna ipiniko diogu eta konexioa finkatuko da.
Router eramangarri bat erabili
Alternatiba honetarako router eramangarri bat beharko dugu, honek WiFia datu tarifa duen SIM txartelaren bidez eratuko du. Aukera honen abantaila nagusiak:
- Gailu txikiak direnez, edozein tokitara eramatea baimentzen digu.
- Gure mugikorrari ez dio bateria gastu extra bat suposatuko, ez dugu erabili beharko eta, honela mugikorra libre izango dugu gainerako zereginetarako.
- SIM independiente baten bidez funtzionatzen duenez, router honentzako tarifa espezifiko bat kontrata dezakegu, adibidez, datu mugagabeak edo gure mugikorreko datu kantitatea baina handiagoko bat. Modu honetan gure mugikorreko datuetan ez du eraginik izango.
Merkatuan forma eta erabilgarritasun ezberdineko routerrak topatuko ditugu: eman nahi diogun erabileraren arabera, bata edo bestea hartzea komeniko zaigu. Hauek dira forma nagusiak:
- Dongleak: USB pintxoa ordenagailu eramangarrira konektatzen da bertatik argindarra izateko.
- Lokiagarriak: router tradizionaren antzekoak, sare elektrikora konektatzen dira funtzionatu ahal izateko.
- Haririk gabeak: gailuaren bateria kargatzen da eta kablerik gabe erabil daiteke ondoren.
Ezagutzen ahal zenituen konexio modu hauek? Animatuko ahal zara uda honetan zure gailuak WiFI eramangarria erabiliz konektatzen?
Sar ezazu zure iruzkina