Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur ostiralero bezala, Iñakirekin geratu naiz, KZguneko nire ikaskidearekin, kafe bat hartzeko. Eta egia esan, errutinara itzultzeari buruz pixka bat hitz eginda, aspaldian zinemara joan ez garela konturatu gara. Azken aldia duela asko izan zen!
Orduan Iñakik “Deadpoll y Lobezno” estreinatu berri dutela esan dit, eta gainera arrakasta handia izaten ari dela. Nik ez nekien zineman zegoenik, eta Iñaki ikustera joateko animatu dut.
Toki on bat nahi badugu sarrerak Internet bidez erosi behar ditugula pentsatu dugu, baina nik ez dut inoiz Internet bidez sarrerarik erosi. Iñakik ordenagailua motxilan zeukan eta une horretan bertan animatu gara sarrerak erostera.
- Lehenik, filma ikusi nahi duzun zinemaren webgunea ireki behar duzu.
- Ondoren, zinema eta data aukeratu.
- Eta jarraian, filma eta ordua.
- Behin aukeraketa eginda, garrantzitsuena dator, besaulkiak aukeratzea.
- Eta erosketa amaitzeko, txartelaren datuak jarri besterik ez duzu egin behar.
Erosketa egin ondoren, zinemako mezua iritsi zait, eta dagoeneko filma ikustera joateko sarrerak prest ditugu.
Hau da behar nuena, hau gogoa! Zinemara joateko sarrerak nola erosi ez badakizu, KZgunean hitzordua eska dezakezu eta lagunduko dizute.
Sar ezazu zure iruzkina