Egun gutxi barru hilabete igaroko da udan sartu ginela. Baliteke egun gutxi barru bidai bat  edukitzea edo aste gutxitan aireratzea. KZgunean duela egun batzuk aipatu genuen nola izan genezaken WiFi eramangarria gaurkoan bidai app ezberdinekin eginiko zerrenda bat argitaratu dugu, oporrez gozatzeko unea heldu delako.

Hona hemen 7 bidai app:

TravelSafe

Bidaiatu dugun herrialdean larrialdi zerbitzuren bat behar badugu, app honek informazioa emango digu Interneten beharrarik gabe, offline. Larrialdi zerbitzuetako helbideak eta telefono zenbakiak hornituko dizkigu: anbulantzienak, suhiltzaileenak edo poliziarenak. Enbaxada edo kontsulatuko informazioa ere eskuragarri izango dugu klik batean edozein krisi konpondu ahal izateko.

Android

park4night

Ibilgailu kanperizatuetako erabiltzaileen gehiengoak app hau ezagutzen du: app honek lo egiteko tokien kokapenak erakusten ditu. Kokapen bakoitzean app honek ur beltz edo grisen garbiketarako puntua, ur hargunea… badituen azaltzen du. Gaua igarotzeko tokietako argazkiak erabiltzaileek elkarbanatutakoak dira, 130.000 leku ditu iada atxikiak 45 herrialde baino gehiagotan.

AndroidiOS

Yescapa

Egun batzuez autokarabana batean bidaiatu nahi baduzu, app honek partikularrei beraien “etxe mugikorra” alokatzea baimentzen die autokarabanen Airbnb-a bezala defini genezake. Duela urte eta erditik dago erabilgarri zerbitzu hau Espainian, Frantzia eta Alemaniarekin batera. Appean autokarabana edo kanperraren argazkiak topatuko ditugu, atxikitako ekipamenduak, aurrekontu osoa eta jabearekin kontaktatzeko aukera ere izango dugu.

AndroidiOS

Tripadvisor

Oporretan gastronomiaz gozatzea gustatzen zaionetarikoa bazara, app honek taberna eta jatetxeak topatzen lagunduko dizu. Bezeroen aipamenak eta argazkiak topatuko ditugu, kokapen eta kontaktu informazioaz gain. Gaur egun “The Fork” app-arekin konektaturik dago eta app-aren bidez zuzenean mahaia erreserbatzea baimentzen dizu. Gero eta jatetxe gehiago dira aukera hau ematen dutenak, gauzak erraz dizkiguke bertako hizkuntzarekin ez bagara oso trebeak.

AndroidiOS

Wikiloc

Kirola aire librean egitea maite dutenentzat eta oporretan beraien afizioaz gozatzen jarraitu nahi dutenentzat, app honek munduan zeharreko ibilbideak erakusten ditu. Gure ibilbideak presta ditzakegu bidaiatu aurretik edo bertan gaudenean ibilbide interesgarriak bila ditzakegu. Gaur egun 30 milioi ibilbide eskaintzen ditu munduan zehar, erabiltzaileek beraiek sortuak eta partekatuak dira, 80 ekintza ezberdin topa ditzakegu.

AndroidiOS

Civitatis

App honetan lekualdatze zerbitzuak, antolatutako txangoak eta ekintzak topatu eta enpresaren bidez zuzenean kontratatu ahal izango ditugu, esaterako, upeltegietara bisitak, sukalde tailerrak, paseoak belauntzian… Gainera, norakoan espainieraz egin ditzakegun ekintzak filtra ditzakegu. Tokiak 24/7-ko kontaktu zerbitzua dauka.

AndroidiOS

Google itzultzailea

Zerrenda hau ezin dugu amaitu Googleren itzultzailea aipatu gabe. Zerbitzu honek azken urteetan funtzio berri asko erantsi ditu: unean elkarrizketak itzuli, kartelak edo menuak bezalako erretratatutako textuak itzuli… Funtzio hauek egoera askotan salba gaitzakete non bertako hizkuntza ez dugu menderatzen, edo erabiltzen den alfabetoa guztiz ezberdina bada.

AndroidiOS

Oporretan app-en bat erabiltzen duzunetakoa zara? Konta iezaguzu zein diren zure gustukoenak!

Zure bidaia antzolatzen ikasi nahi baduzu, eman izena “Zure bidaia planifikatu” ikastaroak KZgunean.