Gaur KZguneatik Appa hi! gomendatu nahi dizugu, euskaraz hika egiten ikasteko eta praktikatzeko aplikazioa, izan ere, hitz egiteko era hau pertsona askori menperatzea kosta egiten zaie. Euskararen lagunarteko hitz egiteko era hau ikasteko aplikazioa, bost asteetan ikasteko diseinatuta dago. Azalpenak, marrazkiak eta bideoak izango dituzu eta ondoren, joku moduko galdetegi bat. Partidak ondo egiten badituzu, mailaz igotzen joango zara.
Galderak erantzun eta mailaz igo
Aplikazioan hikarekin lotutako galdera sorta izango duzu, eta denak ondo erantzuten baldin badituzu, hurrengo egunean ondorengo gaiarekin has zaitezke. Bestela, nahi duzun guztitan saiatu zaitezke, gaia menperatu arte. “Appa hi!” aplikazioak gainditzeko bost maila ditu, zailtasunaren arabera mailakatuta. Maila bakoitza aste bakarrean gainditzeko pentsatuta dago, baina pertsona bakoitzak bere erritmoan egin ditzake. APP honen helburua ikastea da, eta ez mailak ahalik eta azkarren gainditzea!
Herrientzako bertsioa
Euskara batuko galderez gain, “Appa hi!” aplikazioak Euskal Herriko herritako hizkeren moduak eskainiko ditu, izan ere; eskualde bakoitzak bere aberastasun gramatikala du. Gaur egun, Oñatiko gaiak lan ditzakezu, eta datozen hilabetetan, beste herritako galderak luzatuko dituzte. Honela, euskara bezalako hizkuntza aberatsaren inguruan gehiago ikasiko duzu, eta ondoko herritako bizilagunekin harreman estuagoa izan dezakezu.
Aplikazioa doan da eta Android eta iOS aparailutan instalatu daiteke. Deskargatu eta proba ezazu!
Sar ezazu zure iruzkina