Gaurko sarreran Wordle jokoari buruz hitz egingo dizuegu: zer den, nork sortu duen eta nola jokatzen den. Ondo irakurri duzue bai, azkenaldia pertsona asko engantxatuta edukitzeaz gain, erabiltzeko eta ulertzeko oso erraza den joko berri bat da.

Jokoak egunero erronka berri bat sortzen du: guztiontzat berdina den bost letrako hitz bat asmatzea. Beraz, gure lagunekin, famili, etb lehiatu ahal izango dugu.

Baina, nola jolasten da?

Jolasteko modua oso erraza da, egunero sei saiakeretan hitz desberdin bat asmatu behar da. Jolasten hasteko  www.wordle.danielfrg.com  web orrian sartuko gara edozein gailutatik. Behin webgunean sartuta jokoaren arauak ikusiko ditugu lehenik. Jolasten hasi baino lehen, ezinbestekoak dira irakurtzea. Ondoren, lauki zuriz osatutako karratu bat agertuko da, sei lerro izango dituena eta bost lauki zuri lerro bakoitzean. Lauki bakoitzean letra bat idatziko dugu hitz bat osatu arte, eta, ondoren, bidaltzeko botoia sakatuko dugu. Une horretan hitza asmatu dugun edo ez jakingo dugu.

Sei saiakeratan hitzak asmatzeko jokoa dela esan dugu. Baina zer gertatzen da asmatu ez badugu? Sei saiakera horietan pista bakarra ematen digute: jarri ditugun letretatik zein dauden hitzaren barruan esatea. Beste modu batera esanda, saiakera bakoitzean baliozko hitz bat idatzi behar da eta idatzitako letretatik zeintzuk agertzen diren eta zein posizioetan dauden esango digu, horretarako koloreak erabiliko ditu jokoak:

  • Letra bat kolore berdez koloreztatzen denean, posizio egokian dagoela esan nahi du.
  • Kolore horiz koloreztatzen denean, letra hitzean dagoela esan nahi du, baina ez leku egokian.
  • Eta, azkenik, letra grisez koloreztatzen bada, letra hitzean ez dela agertzen esan nahi du.

Hauek izango dira letra asmatzeko pista bakarrak eta kontutan hartu letrak errepikatuak egon daitezkeela. Gogoratu hitza asmatzeko sei saiakera dauzkagula.

Ez dago denbora mugarik hitza asmatzeko, egun osoa izango dugu.

Hitza asmatzen duzunean, leiho bat agertuko zaizu, partekatu botoiarekin; beraz, emaitza kopiatu ahal izango dugu, gero Twitterren edo beste edozein gunetan partekatu ahal izateko.

Baina nork sortu du jokoa?

Josh Wardlek sortu zuen jokoa. Nahiz eta 2021eko urriaren erdialdean kaleratu, 2022ra arte ez da fenomeno biral bihurtzen.

Jokora engantxatzen den hurrengo pertsona izan nahi?

Lokalizazio, entretenimendu eta osasun mugikor aplikazioak ezagutu eta oinarrizko gauzak erabiltzen ikasi nahi? KZgunean badugu horretarako kurtso aproposa: “Zure egunerokotasuna hobetuko duten aplikazioak”.