Gehienok ez dugu kalkulatzen mugikorraren aurrean daramagun denbora, eta are gutxiago mugikorrak pizturik daraman denbora. Gure egunerokotasunean beharrezkoa bihurtu zaigun tresna bat delako.
Mugikorra egunean zehar zenbat denboraz erabili dugun kalkulatzen diguten aplikazioak badaude, Ongizate digitala appa horretarako sortua izan zen. Gaur egun Android mugikor berrietan fabrikatik etortzen da ipinia Doikuntzen barruan.
Adin txikikoen mugikorren kasuan, mugikorrarekiko egiten duten erabilera ere kontrola daiteke, denbora, erabiltzen dituzten appak… App ezberdinak instala ditzakegu edo Googlek berak Android gailuetarako eskaintzen diguna erabil dezakegu, Family Link.
Baina, nola ikus dezakegu gure mugikorrak piztuta daraman denbora?
Mugikorreko Doikuntzetan sartuko gara.
- Telefonoaren inguruan aukeratu.
- Zehaztapen guztiak markatu.
- Egoera aukera topatu.
- Azpialdean Jarduera denbora. Honen barnean mugikorrak itzali gabe daramatzan ordu, minutu eta segundoak topatuko dugu.
Pizturik ordu asko daramatza orduak egunetara itzultzea kosta egiten dela?
Sar ezazu zure iruzkina