Beste sarrera batean USB-OTG konektoreari buruz hitz egin genuen (ikusi Pendrive bat zure smartphonean nola konektatu), tamaina estandarreko USB konektorea duen edozein gailuk gure Android Smartphone edo Tabletera konektatzea ahalbidetzen duena. Pendrive bat konektatzeaz gain, sagua edo teklatua gure gailura konektatzeko aukera ere badaukagu. Baina, biak batera konektatzerik ba al daukagu? Gaur KZguneatik gure Android gailuan biak batera nola erabili ditzakegun azalduko dizugu.

Zer aukera daukagu hainbat gailu gure Android Smartphone edo Tabletara konektatzeko?

Orokorrean, 2012. urtetik aurrera merkaturatutako gailu guztiak dira bateragarriak USB-OTG teknologiarekin, beraz, berriki eskuratutako gailua badaukagu, USB-dun sagua eta teklatua erabil ditzakegu, besteak beste.

Hainbat gailu batera konektatu nahi baditugu, ataka anitzeko USB HUB egokikailu bat eskuratu beharko dugu, hau hainbat aparatu batera konektatzeko erabiltzen den erregleta edo lapur bezala identifika genezake. Modelo anitz daude, gugandik gertuen dagoen informatika dendan galdetzea besterik ez dugu.

Ataka anitzeko egokigailua. Wikipedia.org-etik ateratako argazkia

Honelako egokigailurik ez badaukagu, beste era batzuetara egin genezake, hautako aukera batzuetarako USB OTG egokigailua beharko dugularik.

Merkatuan hainbat mota ezberdineko sagu eta teklatuak topa ditzakegu, etxean ditugunak ere berrerabili ditzakegu.

→ Gure saguak edo teklatuak USB konektorea badauka, telefonora USB OTG egokigailua konektatuko dugu eta ondoren teklatu edo sagua egokigailura. Telefonoak zein motatako aparatua den identifikatuko du eta honen arabera funtzionatuko du (sagua bada, honen gezia azalduko zaigu; teklatua bada, teklatu birtualik gabe idazteko aukera izango dugu). Esan beharrik ez dago ataka anitzeko USB egokigailurik ez badaukagu ezingo ditugula biak batera konektatu.

→ Gure sagua edo teklatua berriagoa bada eta bluetooth teknologia badauka, gure gailuaren bluetooth konexioa piztu eta konfiguratu besterik ez dugu egin behar. Bi gailuek bluetootha badute ez da beharrezko izango USB-OTB egokigailua erabiltzea. Konektorea telefonoa erabiltzen dugun bitartean kargatzeko erabili dezakegu, bateria kontsumoa altua izango baita.

Beste aukera batzuk: Sagua txertatuta duen (touchpad) Bluetooth teklatua
Ordenagailu eramangarrietan erabiltzen den bezalako sagua gehituta duten teklatuak ere badaude merkatuan. Zugandik gertuen dagoen informatika dendatik pasa, ziur zure poltsikora egokitzen den gailua topatuko duzula.

Zure Android Smartphone edo Tabletari buruz gehiago jakin nahi duzu? Eman izena gailu mugikorretara bideratutako ikastaroetan.