Seguratasun osoz lan egin ahal izateko garrantzitsua da gure aparatuetan antibirus bat izatea. Izan ere, gure ekipamenduen segurtasuna kontuan izan beharreko atalik garrantzitsuenetakoa da.
Horregatik, gaur KZguneatik beti zurekin eramateko antibirus eramangarri onenak gomendatu nahi dizkizugu.
Lan egiten hasi baina lehen edozein aparatu aztertzeko balio dizu, eta gainera, instalatzeko beharrik ez dutenez, martxan jartzea azkarragoa da.
Instalatzea behar ez duten antibirus eramangarriak
Kaspersky Virus Removal Tool
Kaspersky gure ekipamenduen segurtasunean denbora asko lanean daraman antibirusa dela esan dezakegu. Kaspersky Virus Removal Tool antibirusaren bertsio eramangarria da eta oso erabil erraza dela esan dezakegu. Izan ere, azterketa egiteko, analisi botoian besterik ez duzu sakatu beharko.
Norton Power Eraser
Bigarren aukera bezala, gure datuentzat segurtasun sistemak eskaintzen urteak daraman Norton antibirusa daukagu. Norton Power Eraser, analisi ezberdinak eskaintzen dituen antibirusa da. Behin aparatua piztuta, hasierako egiaztapena egiten du. Eta gainera, aukera gehiago ikusi ahal izateko, “Azterketa aurreratuetan” sartu ahalko zara.
McAfee Stinger
McAfee-k instalatzeko aukera ematen duten betiko antibirusez gain, aukera eramangarria eskaintzen du, McAfee Stinger. Interfazea erabil erraza da, izan ere, azterketa egiten hasteko, “Scan” analisi botoian sakatu besterik ez duzu egin beharko. Gainera, aztertu nahi dituzun aparatuko atal zehatzak aukeratu ahalko dituzu.
Clamwin
Clamwin ere gure artean denbora daraman antibirusa da, eta gure ekipamenduetan lantzeko aukera eskaintzen duen bertsio eramangarria ere dauka. Aztertu nahi duzun atala aukeratu behar duzu, eta ondoren, “Scan” botoian sakatu. Gainera, “Tools” aukeran sakatuta, aukera ezberdinak pertsonalizatu ahalko dituzu.
Emsisoft Emergency Kit
Emsisoft Emergency Kit antibirusak bukatzeko, zure gailuak seguru mantentzen lagunduko dizu. Antibirus honek, interfaze konplexuagoa eskaintzen dizu, funtzio ezberdinekin. Azterketa egiteaz gain, eta izan daitezkeen arriskuak saiesteko, zure artxibo eta karpetak koarentenan mantentzeko aukera duzu.
Sar ezazu zure iruzkina